Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Nagusi egiteak sufrimenduarekin ohitzea dakar, sufrimendu hori jasaten ikastea eta bizitzak ematen dizkigun kolpeei aurre egiten jakitea
Haurtzaroan gizarte mailako festarik adierazgarrienak bataioak eta lehenengo jaunartzeak dira; adoleszentzia eta gaztaroan katalogo atsegin honi ezkontzak gehitzen zaizkio. Baina behin berrogei urte gainditutakoan erritu sozial nagusia hilabete batean bai eta bestean ez lagun, lankide edo senideren baten hiletara joan beharra izatea da. Eta heriotzak gugan min berezi bat sortzen du, gure bizitzan funtsezkoa den pertsonaren heriotzak arazo konponezina ekarri digula eta pertsona horri betiko faltako zaigula aurkitzen baikara. Ezinbesteko eta ohiko gertaera gisa onartzeko aurrez prestatzen ez garenez, harritu edo nahastu egiten gaitu heriotzak, errealitate horri bizkarra emanda bizi baikara.
Maite duten pertsona bat galtzen dutenek sintoma berezi batzuk izaten dituzte, eta galera hori onartzeko hainbat etapa pasatzen dituzte. Batzuetan prozesua geldiarazten duten zailtasunak agertzen dira, eta prozesu hori are gogorragoa egiten dute, baina nahigabearen neurrigabeko sentipen hau planteamendu eta laguntza egoki batekin gaindi daiteke. Gaur egungo kultura honek zaildu egiten du nahigabea, baina biziraupen-sen handiko izaki azkarrak izaki, zailtasunen aurrean erreakzionatu eta aurrera egiten dakigu, eta bestela ikasi egiten dugu. Ezbeharra gertatu da, baina bizitzak aurrera egiten du eta egunerokotasunak gure arreta, gogo bizia eta buru-argitasuna eskatzen digu. Nahigabea ondo eramanez gero, errazago egingo zaio mina duenari egunerokotasunean beharrezko indarrarekin hastea.
Sintomak depresioetan jasaten direnen antzekoak dira: tristura, lo egiterakoan gorabeherak, gose eta libidoan aldaketak, pisua galtzea... Munduarekiko interesa ere galdu egiten da, batez ere hildako pertsona gogorarazten duen edozer bada. Lanagatik ere interes falta azaltzen da, harreman berriak egitean ere bai, estualdiak izaten dira, kulpa sentimendua, apatia, esperantza falta eta -kasurik larrienetan- norbere buruaz beste egiteko ideia.
Gainera, sintoma fisikoak ere sortzen dira; hala nola, zefaleak, ultzerak, arnasketa arazoak, bihotz-taupadak, izerdia eta organismoaren defentsak gutxitzea.
Nahigabearen pausoak hauek izaten dira:
Nahigabea gainditzeko bizi egin behar da; horrek dakartzan ondorioak zeintzuk diren jakin ahal izateko aukera eman behar diogu geure buruari. Eta egoera hori jasaten ari denaren tristura ulertu behar dugu, gehiegizkoa edo exageratuegia dela iritzi arren. Baina nahigabea ez bada behar bezala eramaten -ez badira fase batzuk bizi izan, eten egin bada edo emozio mingarriak gordez gero- sintoma patologikoak sortu daitezke falta zaigun pertsona horri etengabe lotuta egon beharragatik. Azter ditzagun nahigabe patologikoaren adierazleak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa