Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietako berdeguneak: 36 parke azterturik: Ekipamendua eta segurtasuna, hobetu beharreko alderdiak

Hirietako parke hauen kalitate "berdeak" emaitza onekin gainditu du azterketa eta beste alderdi batzuetan hutsuneak antzeman baziren ere, parke guzti-guztiek gainditu dute oro har azterketa.

  Gure hirietako berdeguneak aztertu eta zein egoeratan dauden jakiteko asmoz, CONSUMER aldizkariak 36 parke edo lorategi adierazgarri bisitatu ditu 12 hiritan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruña, Malaga, Santander, Logroño eta A Coruñan.

Hona ondorio nagusia: azterturiko berdegune guztiek gainditu dute aldizkariaren azterketa, nota onez gainditu ere; baina interes handiko ñabardura ugari dago. Bereziki aipagarria da berdeguneen kalitate naturala, batez beste "oso ongi" bat merezi izan baitu eta parke guztiek gainditu dute azterketa alderdi horretan. Segurtasunaren arloan, parkeen %8k azterketa gainditu ez duten arren, "onargarri" da batez besteko nota. Baina gauza bat da CONSUMERen azterketa teknikoa eta besterik (oso bestelakoa kasu batzuetan) erabiltzaileen iritzia. Aldizkari honek parke bakoitzeko 20 bisitariri galdetu zien parkea egun osoan zehar segurua iruditzen ote zitzaien. Datuak oso adierazgarriak dira: inkestatuen %40k uste du parkea ez dela segurua.

Hirietako biztanle kopuruak herri txikietakoak baino hiru aldiz azkarrago egiten du gora eta itxura guztien arabera, joera horrek bere horretan jarraituko du datozen hamarkadetan ere. Herri txikietatik hirietarako exodo tradizional horrek eguneroko bizitzan berdeguneei nolabait uko egitea eragiten du, Munduko Osasun Erakundeak ezinbesteko jotzen dituen arren, gure ongizate fisiko eta emozionalari egiten dioten mesedea dela eta. Aire fresko eta garbia hartzen laguntzeaz gain, berdeguneak atseden-toki eta aisialdirako gune dira, pertsonen arteko harreman sozialak bultzatzeko ingurune egokiak. Hirietako hirigintza-hondamena arintzen ere laguntzen dute eta bizigarriago egiten dituzte. Gainera, hiritar askorentzat berdegune horiexek izaten dira naturarako hurbilpenik handiena eta antzinako lorategi eta parke batzuek landaretza eta faunako espezie baliotsuak biltzen dituzte; arreta berezia merezi du horrek gizartearen aldetik.

Gure hirietako berdeguneak aztertu eta zein egoeratan dauden jakiteko asmoz, CONSUMER aldizkariak 36 parke edo lorategi adierazgarri bisitatu ditu 12 hiritan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruña, Malaga, Santander, Logroño eta A Coruñan.

MOEk dio hiriek gutxienez bizilagun bakoitzeko 10-15 m2 izan behar dituztela berdegunetan, biztanle-dentsitatearen eta horrenbestez, eraikuntza-dentsitatearen arabera banatuta. Azterturiko 12 hirietatik, eta iturri ofizialek emaniko datuen arabera, MOEk emaniko ratio hori gainditzen duten hiri bakarrak Gasteiz (20,8 metro karratu berdegune bizilagun bakoitzeko), Logroño (18,3), Iruñea (16,9), Madril (15,9) eta Santander (14,9) dira; Bartzelona, Bilbo, Malaga, Valentzia, Logroño eta A Coruña ez dira bizilagun bakoitzeko 7 metro karratu berdegune izatera ere iristen. Donostia eta Alacanteko udalek ez diote horri buruzko daturik eman aldizkari honi, CONSUMEReko teknikariek behin eta berriz eskatu arren.

Hona ondorio nagusia: azterturiko berdegune guztiek gainditu dute aldizkariaren azterketa, nota onez gainditu ere; baina interes handiko ñabardura ugari dago. Bereziki aipagarria da berdeguneen kalitate naturala, batez beste "oso ongi" bat merezi izan baitu eta parke guztiek gainditu dute azterketa alderdi horretan. Segurtasunaren arloan, parkeen %8k azterketa gainditu ez duten arren, "onargarri" da batez besteko nota. Baina gauza bat da CONSUMERen azterketa teknikoa eta besterik (oso bestelakoa kasu batzuetan) erabiltzaileen iritzia. Aldizkari honek parke bakoitzeko 20 bisitariri galdetu zien parkea egun osoan zehar segurua iruditzen ote zitzaien. Datuak oso adierazgarriak dira: inkestatuen %40k uste du parkea ez dela segurua. Baina bada salbuespen bat: Donostia, bertako hiru berdeguneetan ez baita inolako erantzun negatiborik izan segurtasunari dagokionez eta, beraz, harro esan dezake hiritarrak bertako parkeetan benetan seguru sentitzen direla (zalantzarik gabe, ordu jakin batetik aurrera parkea ixtea lagungarri da erabiltzaileen artean segurtasun-irudi hori sortzeko). Segurtasun aldetik kritika gehien jaso zuten parkeak honakoak izan ziren, (iritzien %50 baino gehiago negatiboak izanik), eta balorazio okerrenetik onenera ordenaturik: Piquio lorategiak (Santander), Lomorán (Alacant), Doña Casilda (Bilbo), Lakua-Arriaga (Gasteiz), Mendebaldeko Parkea eta Retiro (Madril), Mendebaldeko Parkea (Malaga), El Carmen parkea (Logroño), Takonera (Iruñea) eta Pablo Ruiz Picasso (Malaga). Batez bestekoez hitz egitean, erabiltzaileek segurtasun gutxieneko gisa aipatu dituzten parkeak (azterturikoen artean, jakina) Madril, Malaga eta Alacanten daude. Bereziki deigarria da parkeetako segurtasunari buruzko azterketa teknikoko datuen eta erabiltzaileen iritziaren arteko aldea. Kontraesan hori oso agerikoa da Madrilgo parkeetan, "oso ongi" emaitza atera baitute segurtasunean CONSUMERek eginiko azterketan eta, hala ere, kontsultaturiko erabiltzaileen iritziz segurtasun gutxien eskaintzen dutenak baitira. Zainketarik eza edo zainketa urria, lapurretak eta eskeko, toxikomano, gazte-talde eta prostituten presentzia aipatu dituzte, ordena horretan, inkestatuek parke eta berdeguneei segurtasunean nota eskasa ematerakoan. Edozein kasutan ere, oso bestelako alderdiak aztertu ditu CONSUMERek.

Eta, azkenik, ekipamenduak eta gainerako zerbitzuek batez beste azterketa gainditzea besterik ez dute lortu eta parkeen %8an (ekipamendu eta zerbitzuetan azterketa gainditu ez dutenetan) hobekuntza garrantzitsuak egin beharra antzeman da, batez ere haurrentzako jolas-gune, kirol-gune, bidegorri, minusbaliatuentzako sarbide, txakurrentzako komun, gune estali, iturri eta telefono kabinarik ez dagoelako eta erabiltzaileentzako ordutegi mugatua dutelako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto