Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2002ko azaroa

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Petrolioak mundu ekonomian duen eragina: Alternatiba errentagarriago eta poluzio gutxiagokoak lehenbailehen sortzea, ezinbesteko

Herrialde guztiek ekoitz ditzaketen energien erabilera sustatu behar da, bide batez monopolioak suntsitzeko

  Toki batetik bestera joateko automobil, hegazkin eta kamioiek baliatzen duten erregaia, kalefakzioa elikatzen duen gasolioa, errepide eta autobideak estaltzen dituen asfaltoa, ordenagailu, etxeko tresna, jostailu, ontzi eta bestelakoen fabrikazioan erabiltzen diren plastikoak, etab. Petroliotik zuzen edo zeharka gorpuzten diren produktu ugarietako bakan batzuk dira hauek. Beraz, egun, urre beltz hori gabe bizitzerik badagoela pentsatzerik ez dago.

Petrolioaz ari direla, gizateriaren historian energi baliabiderik garrantzitsuena dela diote adituek. Ezin berriztatuzko baliabide natural horri zor zaio munduan kontsumitzen den energia osoaren %40. Espainiako Petrolio-Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioak emaniko datuen arabera, herrialde horretan bakarrik 2001 urtean 68,9 tona petrolio-produktu kontsumitu ziren; aurreko urtean baino %4 gehiago, alegia.

Ekoizten ez duten herrialdeek kontsumitzen dute petrolio gehien. AEB eta Mendebaldeko Europara mundu osoko petrolioaren ia erdia bideratzen da baina, halaz ere, Pertsiar Golkoko herrialdeek (mundu osoko kontsumoaren %4,5 baizik ez dutela ere), esportatzaile behinenak dira (ekoizpenaren %26 dago horien eskuetan). Horrenbestez, Mendebaldeko herrialdeak inportazioaren morroi dira, adiera honetan, ezin aurreikusizko oszilazioez higitzen den merkatuak ezarriko dizkien prezioak ordaindu behar izango dituzte eta. Esan gabe doa merkatu horren aldaketek mundu osoko ekonomian sekulako ondorio larriak izan ditzaketela: kontsumoa jaustea, inflazioa areagotzea, interes-tasak garestitzea...

Panorama hori izaki, horrelako morrontzan bizi diren herrialdeak petrolioaren alternatiben bila hasiak dira aspaldian, herrialde guztiek ekoizteko moduko prezio eta poluzio txikiko energiak erdiestera begira, era horretan, bide batez, monopolioak suntsitzeko. Erregai den aldetik, petrolioaren balizko ordezkoa hidrogenoa da, baina gas hori lortzea oraindik garestiegia denez, urte dezente igaroko omen dira hidrogenoak urre beltzaren tokia okupatu arte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto