Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Malgukidun koltxoiak: Prezio handiagoa ez da beti kalitate hobearen adierazle

Koltxoirik merkeenek jaso dute balorazio onena; prezio garestienekoek, aldiz, kalifikazio txarrena

Laburbilduz

  • Malgukiekin hornituriko 135 cm-ko zabaleradun 8 koltxoi aztertu dira, beren prezioak 181 eurotatik (Star Kapok) 326 eurotara (Dormilón Zurbarán) doazela.
  • Koltxoi egokia erabiltzaileak nahi duen bezain gogorra (irmotasuna eta kalitatea ez baita gauza bera) eta malgua da, betegarria uniformeki banatua dauka, bi ohantze edo etzalekuak bereiz ditu, heldulekuak, hainbat eratako errefortzuak, aireztapen-balbulak dauzka eta tiraka eginez gero, erresistentzia agertu behar du. Era berean, ahal den heinean, suak ez du hondatuko.
  • Azterketako probetan koltxoi guztiek emaitza berdintsuak agertu zituzten. Batetik besterako aldeak ezaugarri fisikoetan nabarmendu ziren: ohantzeen bereizketa, errefortzu motak, aireztapen-balbulen kalitate eta kopurua eta heldulekuez horniturik egotea.
  • Betegarriaren banaketan Eurocolchón laginak huts egin zuen. Comodón eta Relax laginen josturek, aplikaturiko arauak agintzen duena baino erresistentzia gutxiago eragiten dute.
  • Alderdi akoltxatua kiskali egin zen garra gerturatzean, baina Star, Dormilón eta Relax laginenak suak hartu zituen.
  • Koltxoi guztiek 6 puntutik gorako kalifikazioak jaso zituzten. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Star Kapok da: merkeena izaki, bera da hoberenetako bat (7,2 puntu).

KONPARAKETAKO TAULA

Marka STAR LAXY PIKOLIN EUROCOLCHÓN
Modeloa Kapok Olimpo King Imperial Iris
Neurriak 1,35x1,90 1,35x1,90 1,35x1,90 1,35x1,90
Prezioa (eurotan) 181,62 240,00 275,54 241,94
Informazioa
- Etiketa Ez dago zuzen Ez dago zuzen Egokia Ez dago zuzen
- Bermea Egokia Egokia Egokia Egokia
- Produktua erabili eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Ezaugarri teknikoak
- Neurrien kontrola Egokia Egokia Egokia Egokia
- Betegarriaren banaketa Egokia Egokia Egokia Ez dago zuzen
- Irmotasun globala (mm)1 44,5 47 50 27
- Elastikotasuna Egokia Egokia Egokia Egokia
- Neurrien kontrola saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Betegarriaren banaketa saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Ez dago zuzen
- Barne-osagaiak saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Ekarriaren aurkako erresistentzia josturetan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Ertzaren edo ixteko zintaren suharberatasuna Erregarria Ez Ez Ez
Ezaugarri fisikoak
- Ohantze-bereizketa Bai Bai Bai Bai
- Gerrialdeko errefortzuak Ez Bai Bai Bai
- Platabandako errefortzuak Bai Ez Ez Ez
- Izkinetako errefortzuak Bai Bai Bai Bai
- Perimetroko errefortzua Ez Bai Ez Ez
- Aireztapen-balbulen Ezlakotasuna Plastikozkoa Plastikozkoa Metalezko irekia Metalezko irekia
- Aireztapen-balbulen kopurua 2 4 224 504
- Heldulekuak, kopurua 4 Ez Ez Ez
- Kanpoko ehunaren Ezlakotasuna Pike Pike Pike Damasko
Osoko balorazioa 7,2 8,6 8,5 7,1
Marka COMODON RELAX FLEX DORMILON
Modeloa Dorsal Oro Orión Cairo Zurbarán
Neurriak 1,35x1,80 1,35x1,90 1,35x1,90 1,35x1,90
Prezioa (eurotan) 305,55 294,50 324,96 326,35
Informazioa
- Etiketa Ez dago zuzen Egokia Ez dago zuzen Ez dago zuzen
- Bermea Egokia Egokia Egokia Egokia
- Produktua erabili eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Ezaugarri teknikoak
- Neurrien kontrola Egokia Egokia Egokia Egokia
- Betegarriaren banaketa Egokia Egokia Egokia Egokia
- Irmotasun globala (mm)1 40 59,5 62 50
- Elastikotasuna Egokia Egokia Egokia Egokia
- Neurrien kontrola saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Betegarriaren banaketa saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Barne-osagaiak saiakeren ondoan Egokia Egokia Egokia Egokia
- Ekarriaren aurkako erresistentzia josturetan Ez dago zuzen Ez dago zuzen Egokia Egokia
- Ertzaren edo ixteko zintaren suharberatasuna Ez Erregarria Ez Gar
Ezaugarri fisikoak
- Ohantze-bereizketa Ez Bai Ez Ez
- Gerrialdeko errefortzuak Ez Ez Ez Ez
- Platabandako errefortzuak Bai Ez Ez Ez
- Izkinetako errefortzuak Bai Ez Bai Bai
- Perimetroko errefortzua Ez Ez Ez Bai
- Aireztapen-balbulen Ezlakotasuna Metalezko irekia Plastikozkoa Plastikozkoa Plastikozkoa
- Aireztapen-balbulen kopurua 364 4 4 4
- Heldulekuak, kopurua Ez 4 4 4
- Kanpoko ehunaren Ezlakotasuna Pike Pike Damasko Pike
Osoko balorazioa 6,7 6,2 6,8 6,8

(1) Irmotasuna: koltxoien osoko balorazioan proba honetako emaitza ez da kontuan hartu. Zenbat eta zenbaki altuagoa, orduan eta bigunagoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto