Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Autobideko zaratengatiko kalte-ordaina

Bizilagunen komunitate bati lursail komun batzuk desjabetu zizkioten autobidea eraikitzeko. Nahitaezko Desjabetzen Lurraldeko Epaimahaiak ez zuen inolako kalte-ordain kontzepturik finkatu soinu-eraginagatik, berariaz erreklamatu zen arren. Bizilagunen komunitateak epaitegietara eraman zuen auzia etxebizitza bakoitzaren prezio galeragatik eta etxebizitza bakoitzeko hamabi mila euroko ordaina eskatu zuten, peritu-tasazio baten arabera. Hala ere, Epaitegi Gorenak iritzi zion jabekideen komunitateak ez zuela eskuduntzarik jabekide bakoitzaren izenean eskaera horiek egiteko, etxebizitzaren egoeraren arabera guztiek ez baitzuten zaraten eragin bera jasango eta larregizkotzat jo zuen etxebizitza guztiek prezio galera berbera jasan zutela baieztatzea. Horregatik, 2002ko maiatzaren 7ko epaian, eraikineko elementu komunetan zaratek eragiten duten kaltera mugatu zuen kalte-ordaina eta zenbatekoa zehazteko, eraikina autobidearen zaratatik babestuko duten babes-pantailak eraikitzeko gastura mugatu zuen kopurua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du