Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bizilagunen komunitate batek Jabekideen Batzarrean aldatu egin zuen Estatutuetan ezarritako gastu komunen banaketa sistema eta jabekide guztiek berdin ordaintzea erabaki zen. Erabakia ez zen aho batez hartu eta jabekideetako batek inpugnatu egin zuen legeak ezarritako hogeita hamar eguneko epean. Jabekideentzat jabetzako metro karratuen koefizienteari begiratu gabe ordainketa berdinak ezartzea eraginkorra, baliozkoa eta loteslea den erabaki behar zen epaiketan. Gorenak ebatzi zuenez, koefizienteen araberako ordainketa irmoa eta itxia ez den arren, Jabetza Horizontaleko Legearen 5. artikuluak dio Estatutuen sorrerako tituluan etxebizitza eta lokal bakoitzari dagokion kuota finkatuko dela. Eta legeak gastu komunak ordaintzeko beste sistema batzuk erabiltzea debekatzen ez badu ere, 2002ko apirilaren 30eko epaian, baliogabe deklaratu zuen Gorenak Jabekideen Batzarrak hartutako erabakia, Estatutuen araberakoa ez zelako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa