Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hipotekaren interes altua lukurreriazko kontsideratu zen

Hainbat kontsumitzailek demanda aurkeztu zuten epaitegietan beren hipoteka-maileguaren kontratuak bertan behera uzteko, adostutako interesa, urtean %29koa, lukurreriazkoa zelakoan. Lehen instantzian irabazi egin zuten auzia, baina finantza entitateak errekurritu egin zuen Epaitegi Gorenera iritsi arte eta azkenean epaia berretsi egin zen, eskatzaileei arrazoi emanez. Epaitegi Gorenaren aburuz (2002ko maiatzaren 7ko epaia), interesak lukurreriazkotzat kalifikatzeko ez zaio portzentajeari bakarrik begiratu behar, eta moneta-merkatuaren egoerak ere badu zerikusirik. Horrela, garai batean oso altua den interes tasa normaltzat jo daiteke beste batean. Horrenbestez, demanda jarri zen garaiko Espainiako Bankuaren oinarrizko tasa (%10) eta hipoteka-merkatuan maileguak lortzeko zegoena (%16) hartu zen aintzat eta urteko %29ko tasak zentzuzko muga guztiak gainditzen zituela atera zen ondorio gisa. Horregatik, hipoteka-kontratua baliogabe aitortu ondoren, finantza entitateak maileguan utzitako kopurua bakarrik ordaintzera behartu zituzten bezeroak, interesik ordaindu gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto