Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Sustatzaileak bere gain hartu behar ditu obrak akatsak

Duela gutxi apartamentu bat erosi dut hondartzan eta pasa den neguan, euriekin, sukaldeko atetik ura sartu eta sukaldea eta jangela erabat busti ziren. Sustatzailearekin hitz egin eta pertsiana jartzea gomendatu zidan, etxebizitza ekialdera begira dagoenez euria egiten duen bakoitzean haizeak ateari barrura bultza egin eta ura sartzen delako. Nik hala eskatuta, silikona jarri zuten atean, baina hala ere ura sartzen da. Arazoa konpondu egin behar dutela erreklamatu diet berriro. Baina ez dut erantzunik jaso eta pertsiana eta oraingo atearen ordez kanpora irekitzen den ate bat jartzera behartu ditzakedan jakin nahi nuke, horrek arindu egingo bailuke arazoa. Horrelako zerbait eska badezaket, nola erreklamatu behar dut? Nora jo behar dut? Nola aurkeztu behar dut nire kexa?

  Eraikuntzan badira arau tekniko batzuk, erabiltzen diren materialetan eta etxebizitzaren isolamendu eta konfort teknikoan gutxieneko kalitate bat bermatzeko, eskualdeko klima, eraikuntzaren elementuak eta isolatzaileak kontuan izanda. Kasu honetan, etxeak ez du behar adina isolamendu euriaren eta haizearen aurrean eta horrek barruan kalteak gertatzeko arriskua dakar. Hori dela eta, erreklamazio zehaztua aurkeztu behar zaio sustatzaileari, jaso izanaren egiaztagiria duen buro fax bidez, antzemandako akatsen, euriak eta haizeak eragindako kalteen eta epe laburrean konponketak egiteko premiaren berri emanez eta atea aldatu edo pertsiana jarrita edo gauza biak batera eginda, silikonaz egindako konponketak ez baitu arazoa konpondu. Ez ahaztu akordioren bat lortzeko ezarritako epea pasa ondoren epaitegietara joko duzula ohartaraztea; horrela, konponketa egin eta horrez gain urak eragindako kalteen ordaina erreklamatzea ere eskatu ahal izango duzu.

Gogoan izan behar da Eraikuntza lanen Ordenazioaren Legeak dioenez era honetako erreklamazio bat bideragarri izan dadin kalteak gertatu eta bi urteko epearen barruan egin behar dela. Bestalde, bide judizialetik kanpoko erreklamazio batek indar handiagoa izan dezan komenigarri izaten dela jabeen komunitateko presidenteari gertaeren berri ematea, Jabekideen hurrengo Batzarrean arazoaz hitz egin dadin. Seguruenik gainerako bizilagunek ere izango dituzte horrelako arazoak eta kasu horretan batera egin daitezke erreklamazioak. Dagokion Autonomia Erkidegoko kontsumo edo etxebizitza arloko zerbitzuetara aholkularitza eske joan edo, beharrezko balitz, salaketa aurkeztu ere egin daiteke. Bitartean berriro etxe barrura ura sartuko balitz, argazkiak atera, aseguru-etxeari jakinarazi -peritua bidal dezan- eta notario bati egoera eta kalteei buruzko akta jasotzea ere eska dakioke edo gestioak egin ditzan abokatu batengana jo.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto