Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Klima aldaketa: Espekulazioak baino gehixeago

Desertifikazioa handitzea, poloetako izotz geruza fintzea eta zona tropikaletan hedadura galtzea dagoeneko gaur egun zalantzan jartzen ez den klima aldaketaren ondorio dira.

 

80ko hamarkadan zientzialariak ez zetozen bat klima aldaketa gertatzen ari zeneko hipotesiarekin. Gaur egun ere, oraindik beroketa zalantzan jartzen duten iritziak dauden arren, eztabaida ez dago Lurraren tenperatura igoeraren abiaduraren inguruan. Orain arazoa osotasunean aztertzen da, eta ondorioei buruz espekulatzen da. 90eko hamarkada milurtekoko epelena izan da, eta aurreratzen da iragarritako aldaketa ez dela pixkanaka gertatuko, hondamendien bidez baizik, eta ondorio suntsitzaileak izango dituela bai bizilagunentzat zein inguruarentzat ere. Usteak errealitate bihurtu dira: desertifikazioak gora egin du; poloetako izotzaren geruza findu egin da; zona tropikalek, munduko karbono estolda-zuloek, metro karratuak galtzen dituzte (edo ostu egiten dizkiete)... Bai nazioarteko elkarteek eta baita eragile sozialek eta erakunde politikoek ere hitzarmenetatik at, konpromiso bat hartu behar dute, denborak aurrera eta egoerak okerrera egiten baitu etengabe.

IPCC, funtsezko erakundea

  1998an Klima aldaketan Aditutakoen Gobernu arteko Panela sortu zenean (ingeleseko izenaren siglak IPCC dira) klima aldaketak geldiarazteko neurriak behar-beharrezkoak zirelako ustetik eta aurreikusten ziren ondorioetatik hasi zen. Klimaren bilakaerari buruzko ikerketak gainbegiratzen dituzten mundu osoko zientzilariz dago osatuta IPCC. Zientzialari hauen zeregina arduradun politikoei aholkuak ematea da, eta horretarako aldian behin txostenak argitaratzen dituzte. Erakunde honen arabera munduko tenperatura gradu 1etik 3,5era igoko da hasi berria dugun mende honetan. Aldaketa honek izugarri aldatu dezake ingurumena: itsasoaren maila 15 zentimetrotik 95 zentimetro artera igo daiteke inguru baxu eta uharteetan uholde masiboak sortuz. Baina gainera adituek lehorteak, ur gabezia, basoetan suteak, urakanak eta gaixotasunen hedapenak gerta daitezkeela aurreikusten dute. Zoritxarreko etorkizun honi aurre egiteko neurriak nazioarteko akordioen bidez hartu beharko dira, Kiotoko Protokoloaren bidez besteak beste, eta akordio horiek onartzen dituztenek bete beharreko arauak sortzen dira -aspaldi utzi zioten aholku izateari.

Klima berri batera egokitu? por

IPCCren arabera beroketa "nahiko gertaera ziurra" da, eta gobernuek esku hartu beharko dute zergatiak geldiarazteko eta ondorioei aurre egiteko. Baina beste batzuk egoera berrira egokitzea proposatzen dute, prozesua aldatu ezin bada onartu eta bere alde funtzionatzeko aukera geratzen baita. Honela, aldaketak bultzatzen dituen zergatia bata zein bestea izan, erregai kontsumoa gutxitu, basoak errespetatu eta nazioartean garapen jasangarriari buruzko politika bat jarraitzeak balioko ez duten arren beroketa ekiditeko beste gauza batzuen artean kutsadura arindu eta petroleoarenganako menpekotasuna gutxitzeko balioko dute. 1990eko legeak, adibidez, Estatu Batuetan nitrogeno eta sufre oxido isurketak gutxitzeko industria egokitzera suspertu zuen, eta horrekin euri azidoa izateko arriskua menpean hartzea lortu zuen. Kutsatzen zuten enpresek beraien instalazioak egokitu edo isurketak egiteko baimenak erosi behar izan zituzten. Horrek argi erakusten du energia garbiari buruzko politika batek ez duela zuzentzailea edo kaltegarria izan beharrik jarduera ekonomikoarentzat. 1973ko petroleoaren krisia ere positiboa izan zen gogoratzen badugu petroleoa era egokiago batean erabiltzea ekarri zuela, eta beste energia iturri batzuen garapena bultzatu zuela.

Beroketaren ondorioak

IPCCk igorritako azken txostenaren arabera klima aldaketaren eragina ez da berdin igarriko planeta osoan, eta ez da kaltegarria izango leku guztietan.

  • Ipar Amerika eta Asiako iparraldean batez bestekoak jasango duen beroketa baino %40 inguru handiagoa jasango dute. Mesede egingo lieke erdi eta goi aldeko latitudeetakoei negu arinagoak izango bailituzkete. Amerika eta Europa hegoaldean zein inguru tropikaletan bero handiagoa, lehorteak eta agian desertifikazioa ere izango lukete. Hau da, zenbat eta inguru pobreagoa ondorioak kaltegarriak izango lirateke.
  • Baliabide hidrikoetan eraginak jasango dira. Ur urritasuna handiagoa izango da India, Afrika Hegoaldea, Hegoamerika, Europa, Ekialde Ertaina eta Australiako 3.000 milioi pertsonarentzat, baina EEBB eta Txinan berriz ur gehiago izango dute.
  • Zereal sailak gehitu egingo dira (klima lehorrak lagundu egiten die hazten).
  • Gosetea handitu egingo da Afrikan.
  • Ekosistema askotako fauna eta flora desagertu egingo da.
  • Malaria eta beste gaixotasun tropikal batzuk zabalduko dira, oraindik botika fidagarririk ez duten gaixotasunak hain zuzen.

Irtenbide bila

Komunitate zientifikoaren gehiengoak errealitate hau onartzea erabakiorra izan da Estatuek irtenbidea topatzeko neurriak hartuko dituztela hitz emateko. Aurreko aleko sail honetan bertan Johannesburg-en izandako Garapen Jasangarriari buruzko Hirugarren Biltzarrera hurbildu ginen. Bilera hori 1992an 154 herrialdek Rion Klima Aldaketari buruz sinatu eta 1994an indarrean sartu zen "Abiaburu-itun" haren jarraipena izan zen. Berriz ere, klima aldaketa arintzeko Estatuek eta beraien enpresek isurketen komertzioa eta garapen jasangarria lortzeko mekanismoak bultzatu beharraren ingurukoa izan zen eztabaida. Biltzarraren bukaeran ezagutu zen berri pozgarria Errusiak Kiotoko Protokoloa jarraitzeko hartutako konpromisoaren berrespena izan zen. Izenpetze honek, egiten denean, negutegi efektuko gas isurketak jaitsiko direla dioen testua indarrean sartzea bermatuko du.

Urria, tanta hotzaren hilabetea

Fenomeno meteorologiko hau ez dago klima aldaketarekin lotuta zuzenean, baina bere agerpena bai, orain gutxi arte agertzen ez zen inguruetan ari baitira jasaten fenomeno hau. Tanta hotzaren mehatxua berotutako itsasoan hasten da, beroketa honen ondorioz izugarrizko lurrina askatzen baitu. Gas jariakinaren masa igo egiten da, baina bidean aire fresko geruza batekin egiten du topo eta talka honen emaitza katastrofikoa izan daiteke. Aire hotzarekin talka egitean lurrin goria kondentsatu egiten da eta hodei fabrika amorratu bat hasten da funtzionatzen. Kumuloninbo dute izena hodei horiek eta errazak dira bereizten: presaka mugitzen dira eta beraien itxurak beldurra ematen du. Hodei hauek euri-jasa handiak sorraraz ditzakete eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezke: uholdeak, gainezka egiteak, material galerak eta kasurik txarrenetan gizakien galera. Honekin guztiarekin ardura ez da elementuena bakarrik, gizakiak ere badu errua honetan. Ibaien bideetan aldaketak egiteak, sakanak eta euri-bideak okupatzeak eta naturaren kontrako beste aldaketa batzuek tanta hotza oraindik eta kaltegarriagoa izaten laguntzen dute.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto