Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adineko pertsonentzako eguneko zentroak: Egunez zentroan, gauez etxean

Espainiako estatuan sei milioi eta erdi bizilagunek 65 urte baino gehiago dituzte, IMSERSOren daturik berrienen arabera.

Horietatik bi milioik ezgaitasunen bat daukate eta ia milioi bat ez da gauza eguneroko bizitzan bakarrik eta laguntzarik gabe moldatzeko, beren gaitasun fisiko edo mentaletan ezintasun larriren bat edo erabateko ezintasuna daukatelako, eta familiako edo zaintzaileen beharrean izaten dira janzteko, jateko, joan-etorrietarako, beren burua garbitzeko...

 

Gehienetan zaharren ahaiderik hurbilenek hartzen dute beren gain zahar ezinduak etengabe zaintzeko ardura, baina asko eta asko dira familiakoen laguntzarik jaso ezin dutenak ere. Kasu horretan, zaharren egoitzetara jotzen da gehien. Baina errealitate soziala den bezalakoa da: Espainiako estatuan, 65 urtetik gorako ehun pertsona bakoitzeko 2,7 plaza baino ez daude egoitzetan -pribatu nahiz publikoetan- eta egoitzarik gehienek itxaron zerrenda luze eta etsigarriak erakusten dizkiote eskatzaileari.

Eguneko zentroetan eguna pasa ohi dute zaharrek, eta lo egitera etxera itzultzen dira; aukera egokia da beren kabuz moldatzeko gauza ez diren zaharrei eguneroko zainketak eskaintzeko, eta nolabait esateko, "zaintza" zerbitzua egiten dute, zaharrei etxean bizi izateko aukera ematen jarraitu arren. Baina egoitzetan tokirik ez duten autonomia erkidegoentzat osagarri gerontologikoa ere bada, eta itxarongela funtzioa egiten du zentroak egoitza batean tokia eskatuta daukan zaharrarentzat, egoitzan tokia egiten den bitartean. Edozein modutan ere, arazoa errepikatu egiten da: eguneko zentroen herenak ere itxaron zerrendak ditu eta zentroen erantzunik jaso ez duten eskatzaileen batez bestekoa 12 gaixokoa da horrelako zerrenda daukaten zentro bakoitzeko.

Horixe da CONSUMERek baliabide berri honen ezaugarri, prestazio eta funtzionamendua ezagutzeko egin duen azterketatik ateratzen den lehen datua. 85 eguneko zentrotako zuzendariek emaniko informazioan oinarritu da azterketa, osasun arretaz, zerbitzuez, segurtasunaz eta establezimenduen prezioaz galdetuta.

Azterketa honetako eguneko zentroek gaur egun Madril, Bartzelona, Valentzia, Bizkaia, Gipuzkoa, A Coruña, Malaga, Alacant, Nafarroa, Araba, Kantabria eta Errioxan dihardutenen erdia inguru osatzen dute. Hori dela eta, ikerketaren adierazgarritasuna oso handia da eskualde horietan eta behar adinakoa estatu osoari begira (txostenean bederatzi autonomia erkidego jasotzen direla kontuan izanda). CONSUMERek, geriatra eta zaharren egoitzetako adituen aholkularitzaren laguntzaz, puntuazio eta ponderaziorako (azterturiko aldagai bakoitzaren balorazio erlatiboa) sistema propioa ezarri du zentro horiek kalifikatzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto