Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Antolatzaileak, futbolariari gainera eroritako kartelak eraginiko zaurien arduradun

 Auzokideen elkarteak antolaturik, ikastetxe bateko kirol instalazioetan garatu zen futbol txapelketa batean publizitatedun kartela futbolari baten gainean erori eta kirolariak hirurogei egun behar izan zuen lesioak sendatzeko. Honek ikastetxearen, auzokideen elkartearen eta beronen konpainia aseguratzailearen aurka demanda ezarrita, 3.552 euroko indemnizazioa eskatu eta, azkenean, jaso zuen. Auzokideen elkarteak eta ikastetxeak argudiatu zutenez, kartela bertan behera erortzearen erruduna futbolaria bera izan zen, sartu zuen gola ospatzeko kartel hura astindu eta kolpatu egin zuelako. Entzutegiaren arabera, berriz, pertsona bakar baten eragin bortitzaren ondorioz kartela erortze huraxe izan zen akatsezko ezarpenaren, azterketa edo mantenu eskasaren adierazgarri. Alacanteko Entzutegiak 2001ko apirilaren 11n emaniko epaiak, era berean, kalteen ardura ikastetxeari ez ezik, elkarte antolatzaileari ere egotzi zion, Kirolaren Legearen arabera, derrigorrezkotasuna, ardura eta zigorrak jabeenak bezain antolatzaileenak dira eta. Hortaz, auzokideen elkartearen aseguratzailea ere kondenatu zuen bertan, nahiz eta polizako klausula batek zioenez, kirol jardueretan nahita parte hartzen duten pertsonek jasaten dituzten kalteak salbuetsitzat jotzen ziren. Entzutegiaren aburuz, istripu hura ezin jo zitekeen salbuetsitako kasutzat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du