Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Taberna bateko hiru bezerok, lantokiko beste bi kideren aurrean, maionesaz hornituriko tortilladun ogitarteko bana jan zuten. Handik hiru ordutara, osasun laguntza eman behar izan zitzaien, elikagai bidezko toxikazioa nozitu zutelako. Kontsumitzaileek establezimenduko titularraren aurkako demanda ezarrita, indemnizazioa eskatu zioten, kalte-ordain gisa, eta, eman ere, halaxe eman behar izan zien: haietako bik 273,40na euro jaso zituzten; hirugarrenak, kaltetuago gertatu zenez, 1.944,27 euro. Demandatuak Kordobako Lurralde Entzutegiaren aurrean apelazioa aurkeztu zuen, baina organo horrek, 2000ko apirilaren 10ean emaniko epaian, berretsi egin zuen lehen instantziakoak emanikoa, kostuak ere establezimenduko titularrari ordainarazita. Entzutegiaren arabera, demandatuaren establezimenduan ogitartekoak kontsumitu zituztela frogatu zuen lankide baten testigantzazko adierazpenak; era berean, osasun laguntza egun berean denek hartu zutela ere egiaztatu zen: goragaleak, beherakoak eta salmonelosia agerpena zela eta, gastroenteritisa diagnostikatu zuten txostenek Salmonela entiritis bakterioaren presentzia aipatu zuten.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa