Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Paziente bati, osasun tratamendua behar baino beranduago aplikatu izanaren ondorioz, 64.460 euro gehi erreklamazioa aurkeztu zuenez geroztiko legezko interesek osaturiko indemnizazioa eman zitzaion. Tumore gaiztoa zeukan pazientea, hasiera batean, La Alcaldesa de El Escorial-eko (Madril) ospitalean aztertu zuten. Sendagileen txostena eta azterketa La Paz ospitalera bidaltzea premiazkotzat jo zuten, fakultatiboen taldeak behar bezalako balioztapena egin eta patologiak aginduriko tratamendua aplika zekion, baina tramite burokratiko hori sei hilabetez geroratu zen. Epaiketan frogatu bezala, zabarkeriaren erruduna lehen ospitalea izan zen, historia klinikoa beste ospitalean utzi baizik ez zuelako egin (kasuaren larrialdia azpimarratu gabe, esate baterako). Atzerapen hark pazientearen lesio eta gaixotasunaren okertze larria eragin zuela eta, horrenbestez, jarduketa administratiboa eta kaltearen artean zuzeneko lotura bazela egiaztatu zen Epaitegi Gorenak 2002ko apirilaren 3an emaniko ebazpenean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa