Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Elementu komunetan eraginik ez badute, etxe barneko lanak egin daitezke

Etxebizitza erosi berria dut, auzo-komunitate bateko kide naiz estreinakoz eta ez ene eskubideak, ez komunitatearenak zein diren ez dakit oraingoz. Pisuaren barne-egituraketa hein batez aldatzekotan nabil, baina horretarako baimena eskatzeko bilera eginarazi didate auzoek. Bertan, funtsezko arrazoirik eman gabe, nire etxeko lanak egiteari ezetza eman diote. Hona gure kezka: etxebizitzaren barne antolamendua eraldatzea galaraz al diezadakete? Benetan, paretarik ezin bota dezaket? Gehien gustatzen zaidan sarrerako atea ere ezin aukera dezaket?

Jabego Horizontalaren Legeko 3. artikuluak xedatua duenez, etxebizitzako zein lokaleko jabeak du elementu partikularren gaineko jabari osoa eta elementu komunen gaineko jabari partziala. Lege horrek 7.1 artikuluan xedatua duenez, bere jabetzako elementu arkitektoniko, instalazio edo zerbitzuak aldatu ahal izango ditu eraikina itsusten ez duenean edo haren segurantzia, egitura orokorra, itxuraketa edo kanpo-egoera arriskutan jartzen ez duenean, beste jabekideen eskubiderik urratzen ez badu; lan horien berri, aldez aurretik, komunitatearen ordezkariari gaztigatu beharko dio. Horrek esan nahi du etxebizitza barneko egituraketa aldatu ahal izango badu ere, komunitateko lehendakariari lanen berri jakinarazi behar diola -ez, ordea, baimena eskatu behar diola-.

Espainiako Epaitegi Gorenak 1996ko otsailaren 24an emaniko epaiak dioenez, jabekide guztiek egin ditzaketen lanak dira elementu arkitektonikoen aldaketa eragiten dutenak, pisu barnean egiten baldin badira (paretak altxatu edo aldatzea, ateak ezarri edo kentzea) eta instalazioei eta zerbitzuei dagozkienak, elementu komunak kaltetzen ez badituzte (elektrizitatea, iturgintza, etab). Pareta edo hormei dagokiela, elementu komunak dira etxeko edo etxarteko hormak edo etxebizitzak bereizten dituzten paretak; elementu partikularrak, aldiz, etxebizitza barneko, elementu zatitzaileak edo apaingarriak. Aurrenekoak ezin alda daitezke, bigarrenak bai.

Beste aldetik, atea dela eta, eskaileraren egituraketa eta estiloa errespetatu beharrekoak dira, ezin urra daitezke. Hona gure iradokizuna, horrelako kasuetan: obraren ardura daraman profesionalari, jabekideen komunitatearen aurrean, eraikinaren segurtasunean, kanpo egituraketan nahiz gainerako etxebizitzetan gure etxeko lanek inolako eraginik izango ez dutela egiazta dezan eskatzea. Edonola ere, jabekideen komunitateei dagozkien kontuak beti ez datoz bat dotrina orokorrarekin: alderantziz, kasuan kasuko xehekapenen arabera, ñabarduraz josirik izaten dira denak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto