Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Ene pisua saltzeko ahaleginetan nabilela, herriko hainbat higiezin agentziarekin jarri naiz harremanetan. Nahiko deigarri gertatu zait agentzia horietako batzuetan sinarazten didaten salmenta-baimena: bertan azaltzen denez, erostunak lehen seinalea entregatzean agentziak bere komisioa kobratuko du, diru kopuru hori edozein dela ere, eskriturak egin arte (beraz, nik dirutza osoa kobratu arte) zain egon gabe. Horri buruzko zuen iritzia gustura asko entzungo nuke.
Etxebizitza saltzeko agindua jasotzean eraikuntza-jabegoko agenteak (EJA) eta jabeak artekaritzako kontratua izenpetu behar dute: agiri horren indarrez, jabea EJAren zerbitzuen erabiltzaile bihurtzen da. Agenteak jasoko duen lansaria salmentako azken prezioaren portzentajearen arabera kalkulatu ohi da. Agentearen eginkizuna, funtsez, salerosketa burutzeko, etxebizitzaren jabea eta balizko eroslea harremanetan jartzea baizik ez da. Bere profesionaltasunak aginduta, EJAk egin dituen kudeaketak eta merkatuaren gorabeherak jakinaraziko dizkio noiznahi saltzaileari. Saltzaile eta erostuna harremanetan daudela, salmenta hitzartu, kontratu pribatua sinatu eta seinalea entregaturik, baliteke eragiketa ez burutzea, hau da, eskritura publikoa ez egitea. Nolanahi ere, EJAk lansaria kobratzeko eskubidea du, bere kudeaketa txarraren erruz hitzarmena hausten denean izan ezik. Egin dezagun kontu, adibidez, erosleak salerosketaren eskritura egiteari uko egin diola, etxebizitzaren baldintza juridiko edo bestelakoei buruz zeukan informazioa eta agentziak eman diona bat ez datozelako. Horrelakoetan, saltzaileak EJAri emaniko komisioa itzul dakion eska diezaioke eta, beharrezkoa balitz, epaitegietara jo ere jo dezake.
Horrenbestez, erosleak eta saltzaileak salerosketa-kontratua izenpetzen duten unean, diru-seinalea entregatutakoan, saltzaileak inmobiliariari dagokion komisioa ordaintzeko konpromisoa finkatzen duen klausula legezkoa da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa