Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gas instalazioak lau edo bost urtean behin (gas motaren arabera) aztertu behar dira, Legeak agindurik
Gas instalazioen segurtasuna hainbat faktorek baldintzatzen dutenez -hala nola behar bezalako erabilera eta mantenu hobezina-, aldian behin dagozkion azterketak egin behar izaten dira. Horrenbestez, gasarekin loturiko etxeko istripuen prebentzioaren protagonista nagusia erabiltzailea bera da, hein handi batean, eta bere esku dago ezbehar horietako asko ez gertatzea.
Erabiltzailearen konturakoa da, berriz, eraikin barneko instalazioa lau urtean behin aztertzea. Kasu horretan erabiltzaileak ordaindu behar ditu gastuak. Zerbitzu hori enpresa instalatzaileek eskaintzen dute, eskuarki. Erabiltzaileak, beste aldetik, kontadoretik aparatuetaraino, bere etxebizitzako instalazio partikular osoa egoera hobezinean mantendu behar du.
Gogoan izan hodi malguak edo gomak zerorrek alda ditzakezula. Dendan 1,80 euro inguru kostatzen dira. Ez ahantzi erregulatzaileak ez duela iraungitze datarik. Erregulatzailea aldatzea akatsik duenean bakarrik onartu.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa