Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Mozilla: Aske eta ahaltsua

Mundu zabaleko milaka programatzailek dirua irabazteko interesik gabe sorturiko nabigatzaile honek aukera berri eta erakargarriak ematen ditu

  Nabigatzailea, Interneteko paisaia (hau da, web orriak) ikusteko aukera ematen duen leihoa da. Egiari zor, erabat leiho gardenik ez da, kanpoaldearen pertzepzioa denek bihurtzen baitute, alde batera edo bestera. Horregatik, etxeko informatikan nabigatzaile jakin batek harturiko nagusitasunaren ondorioz -halaxe gertatzen da-eta Microsoft Internet Explorer izenekoarekin- erabiltzaile askok horixe hartzen dute nabigatzaile bakartzat, askotariko bat izan ordez. Nolanahi ere, nabigazio berezi horretan kapitaina ez da beti bera izan.

Bederatzigarren hamarkadaren erdialdean web fenomenoa bat-batean indartu zelarik, antonomasiazko nabigatzailea Netscape zen (Mosaic-en kontzeptuak hitzez hitz kopiatu zituena, alegia). Microsoft enpresak, ordenadore gehientsuenen eragile den sistema operatiboa sortu zuenak, Internet izango zen iraultzaren aurrean aski berandu erreakzionatu zuen baina, hori bai, olde gisa: Explorer nabigatzailea diseinatu eta Windows aplikazio behinenarekin batera (ezin bereiz zitekeen bata bestetik) banatu zuen. Jokaera horri esker, 1995 urtean Explorer sortu gabe zegon arren, Sarean konektaturik dauden ordenadore guztien %90ean funtzionatzen du egun. Zazpi urte honetan Nestcape-k alderantzizko bidea egin du: merkatuaren %70 izatetik %7ra jaitsi da.

Lehentasuna galtzean, Netscape-ko arduradunek 1998an bota zuten hordago haren emaitzak lau urte geroago hasi dira biderkatzen: bere programaren barrunbeen sekretuak argitara atera eta munduari oparitan entregatu zizkioten, aurrerantzean ikerlari altruistek sistema haren garapenean lagun zezaten: horrelaxe sortu zen Mozilla (www.mozilla.org): software askearen proiektu distiratsuenetako bat izaki, bere lehen bertsio egonkorra ekainean sortu da.

Mozilla, dena den, ez da nabigatzaile hutsa: posta elektronikoa irakurtzeko, web orriak sortzeko, albisteak ezagutzeko eta chateatzeko lanabes multzoa da eta, halakotzat, GPL lizentziak (hau da, lizentzia horri eutsiz gero, programen aldaketa eta banaketa askea egiteko baimena ematen duena) ezarritako baldintzak betetzen dituzten programatzaileek hobetu eta erabil dezakete.

Bulto eta karga handikoak

Erabiltzaile askotxok Mozilla eta Explorer sistemei leporatzen dietenez, arin funtzionatu ahal izateko megahertzez eta megabytez beteriko ordenagailua eduki behar omen da; izan ere, horien tamaina dela medio, egin berri diren ordenagailuetan bakarrik balia daitezke. Mozillak, merkatuari egotzi beharreko eragozpen erantsia du, oraino: etxeko ordenagailu guztietan Explorer dagoenez, web guneen diseinugile askok (gehiegik) Microsoften nabigatzailea bakarra balitz bezala dihardute; adituen arabera, ordea, ez da hori inondik ere estandarrak gehien errespetatzen dituena. Horren eraginez, zenbaitetan Mozillaren bitartez -honek estandarrak zorrozki errespetatzen dituela kontuan izanda- ikusten diren orriak, deskonfiguratuta edo erabat erabiltezin agertzen dira, banku elektronikoren batekin gertatzen den legez.

  Eragozpen horiek orekatzeko edo, nabigatzeko era berriak dakartza Mozillak. Ezkerretan irekitzen diren erlaitzetan albisteak, burtsari buruzko informazioa edo zuzeneko sarbideko bilaketa-barrak beti eguneraturik eduki daitezke. Aukera baliagarrienetako bat, nabigatzaile bakarrean web orri asko irekitzea bideratzen duena da: era horretan, kaotikoki zabalduriko eta sarbide aldrebeseko leihoez mahaia betetzeari saihets egiten zaio. Beste aldetik, ohiz publizitatea agertzen duten leihoak (pop-ups) suntsitzeko eta -besteak beste, cookie susmagarriak bahetuz- segurantzia areagotzeko aukera ematen digu Mozillak.

Egungo imajina

Instalatu berritan, nabigatzailearen itxura eta Netscape 4-arena berdin-berdinak dira, hots, zaharkitutako traste batena. Nolanahi ere, hori erabat aldatu daiteke, Interneten erabilgarri dauden hamaika "jantziri" esker. Jantzi horien instalazioa soil-soila da: aski da klik bakarra egitea, hortik aurrerakoa aplikazioaren konturakoa baita. Malgutasun horretan datza Mozillaren arrakasta, kanpoko diseinua baino askoz ere alderdi sakonagoez arduratzen baita. Mozillaren inguruan, erantsi baliagarri eta interesgarriak garatzen ari diren programatzaile askok dihardute lanean. Sagu-keinu (mouse gestures) soilen bidez, esate baterako, atazarik oinarrizkoenak egin daitezke: atzera jotzea, orri bat kargatzea, leiho berria irekitzea, etab.

Netscapek bere sistemaren barrunbeak oparitan entregatu bazituen, zer irabazi ote du oraingoan bere programaren bihotza zabalduta? Zer eskaintzen ote digu? Bere 6. bertsioan (5. bertsiorik ez da izan) Mozillako langile boluntarioen lana ontziratu eta hainbat funtzionaltasun erantsi baizik ez du egin (hala nola America Online-ko aldiuneko mezularitza programa: horrek, iturri-kodea -erraiak- erabilgarri ez duenez ezin atxiki dakioke Mozilla proiektuari). Nabigatzaile aske horrek, ordea, IRC (chat) programa apala dauka, internauta hasi berriek biziki maite ez dutena. Ezbaian dabilen erabiltzaileak kontuan izan behar du ez duela zertan aukera egin hainbeste nabigatzaileren artean: ordenagailu berean horrelako bat baino gehiago ibil daitezke erraztasun osoz; areago, badago denak batera abiarazteko aukera ere. Bat baino gehiago probatu eta bata zein bestea baliatzea komeni izaten da, bakoitzak bere eginkizun egokiena bete dezan. Izan ere, aldatzea oso gutxitan izan da orain bezain erraza.

Opera
www.opera.com

  Zerbait omen du Opera horrek, erabiltzearren kobratzen duen bakanetako bat izaki; dena den, eskua patrikan sartzeko prest ez dauden erabiltzaileek publizitatedun leiho batez hornitutako beste bat dute, doan. Opera arin eta egonkorra da eta erraztasun osoz mugitzen da bi nabigatzailerik baliatuenak (Explorer eta Netscape) herrestan eta nekez dabiltzan makinetan. Java bera ere ez daukan bertsio arin-arina ere balia dezake erabiltzaileak.

Galeon
galeon.sourceforge.net

  Mozilla eta Galeon, nabigatzaileen munduan, zinemako Potoloa eta Argala dira. Biek daukate nukleo bera (Mozillarena), baina web orriak ikusteko balio ez duten erantsi guztiak kendu ditu Galeonek: ez du chatik, ez posta elektronikorik, ezta web-ak sortzeko programarik ere. Horri esker arinago bihurtu da eta, nabigatu ordez, hegan doa ziztu bizian.

Lynx
lynx.brownser.org

  Lynx apaingarririk gabea eta gogorra da, ez da erakargarria. Testuak bakarrik nabigarazteko antonomasiazko gailuak, webetako imajina asmatu aurreko garai iraganetara darama erabiltzailea. Txikia baino areago, ñimiñoa da, ia zeinahi ordenagailutan funtzionatzen du (are aspaldikoenetan ere) eta, koloretako marrazkiek baino haratago, web gune bati baliagarritasuna aitortzen dion erabateko bermea da. "Lynx-ekin ikusten bada, beste zeinahi nabigatzailerekin ikusiko da" esakunea egia hutsa da. Berarekin proba egitea komeni izaten da, Internet nola aldatu den egiaztatzeko besterik ez bada ere.

Browsers
www.browsers.com

  Explorer, Netscape, Mozilla, Galeon, Opera eta Lynx icebergaren muturra baino ez dira. Hainbat modutan web-era hurbildu ahal izateko hamaikatxo nabigatzaile bitxi, berezi eta harrigarri daude hor zehar. Browsers.com izenekoak horietako askoren azterketa eta osagarriak eskaintzen ditu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto