Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

15 telebista-katetako albistegiak hilabetez azterturik: Kirolak eta politikak albistegien erdia osatzen dute

Ingurumen, zientzia, osasun eta kontsumo alorretako albisteei uzten zaien tartea, urriegi

  Telebista da, dudarik gabe, espainiarrek nahien duten aisialdirako hedabidea: 14 urtez gorakoen %89k telebista ikusten du eta %36k egunkaria irakurri eta %52k irratia entzuten du, 2002ko Hedabideen Azterketa Orokorrak adierazi duenez. Beste aldetik, bide hori biziki onartua dute eta sinesgarritasun handia aitortzen diote espainolek, informazioa jasotzeko unean: albistegiak hamar herritarretik zazpik ikusi ohi ditu eta, horietatik, %72k telebista kateek eskaintzen dituzten albisteak oso edo aski sinesgarriak direla dio, CIS-en datuen arabera. Beraz, herritar askok egunez eguneko errealitateaz duen ezagutza telebistako albistegietan oinarritzen du (eta, seguruenik, hedabide horiek moldatu edo egokiturik daukate errealitateari buruzko iritzia).

Nolakoak dira, ordea, Espainiako telebistetako albistegiak?

TVE-1, La 2, Antena 3, Tele 5, Canal +, ETB-2, Canal 9, Tele Madrid, TV3, Canal Sur, TVG kateetako audientzia handieneko albistegiak ez ezik, TVE-k Nafarroa, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Errioxarako egiten dituen deskonexioak aztertu ditu CONSUMER-ek. Guztira, 500 ordu baino gehiago grabaturik, 660 albistegi eta 15.700 albiste. Oraingoan ez da aztertu albisteen zorroztasun eta objektibotasunik, ezta albistegien ekoizpenik ere. Albisteek jorratzen dituzten gaiak bakarrik ikertu dira, informazioak lantzeko ikuspegia, tonua edo modua alboan utzirik.

Ondorioak ez dira inorentzat ere harrigarriak, baina hausnarketa sakon egitera bultzatzen gaituzte. Kirolak eta politikak albistegietako denboraren %45 betetzen dute eta ekonomi alorreko albisteek, %8 inguru; kulturari, berriz, denboraren %11; eta, azkenean, osasun munduari (%3,1), ingurumenari (%2,3), zientziari (%2,1) eta kontsumoari (%1,8), ia deus ez.

Hortaz, badirudi albistegiek (nazional, autonomiko eta erkidegoetarako deskonexioak) audientzia-markak hausteari arreta handiagoa ematen diotela eguneroko bizitzaren inguruko gaiez herritarra informaturik edukitzeari baino. Gizarte gaiek denboraren %7 betetzen dute eta osasun, ingurumen, zientzia eta kontsumoari buruzkoak, guztiak bat eginik, erdipurdiko %9 hutsera iristen dira. Bestela esateko, ia beti dramatiko eta testigantzazko diren gertakariei bezainbeste, kasik.

Albistegien barnealdea publizitatearen behin betirako euskarri bihurtu dela ere frogatu da: telebista gehienek albistegietan etendurarik egiten dute, iragarkiak erakusteko edo katean kateko babesleei espazioa emateko (TVE-1-ean adibidez, publizitateak albistegiaren %18 betetzen du eta Tele Madrid-en, %14). Terminoak erkatzea dela eta, informazio meteorologikoa albistegiaren osagaitzat hartu da, kate batzuetan berariazko telesaioa bada ere.

Hona beste ondorioetako bat: ez da hautematen kate nazionalak eta autonomikoen arteko alde nabarmenik, kanal autonomikoetako albistegien osagai behinena kirola bada ere, nazionaletan politika den modu berean, espazio gehien betetzen duten lehen eta bigarren gaien arteko portzentajeen aldea berdintsuak mantentzen dira, tokiak alderanztuta. Esate baterako, edukien %28 kate nazionaletan politikak eta %20 kirolak betetzen du eta autonomikoetan, berriz, albistegietako denboraren %27 kirolari eskaintzen zaio eta %19 politikari.

Azterketatik ateratako beste bi egiaztapen: batetik, edukiei ematen zaien arretan, jabetzak -publikoa izan, pribatua izan- ia eraginik ez duela (publikoan pribatuetan baino kulturaren eskaintza urriagoa izatea salbuetsita). Bestetik, kate batetik bestera alde handiak hautematen direla albistegietan. Albiste "praktikoak" (gizarte, ingurumen, kultura, kontsumo, meteorologia, osasun eta segurtasun alorretako gaiak baturik) gutxien jorratzen dituztenak Canal + katekoak dira: denboraren %19 bakarrik bideratzen dute horietara; alderdi horretatik sentsibilitate handienekoa Gaztela eta Leonerako TVE-k egiten duen deskonexioa da, bertako albistegietan gai baliagarri horiei buruzkoek denboraren %43 betetzen dutelako. Nolanahi ere, kulturan bereziki, La 2-eko albistegia da azpimarratzekoa.

Zeri buruz egiten dute albistegiek?
Albisteen gaiak (%)Betetzen duten denbora
Kirola %22,6
Politika %22,1
Kultura %10,8
Ekonomia, finantzak %8,2
Gizarte gaiak %6,9
Meteorologia %6,7
Gertakariak %6,7
Terrorismoa %3,8
Osasuna %3,1
Ingurugiroa %2,3
Zientzia %2,1
Kontsumoa %1,8
Segurtasuna %1,4
Gizartea %0,9
Hedabideak %0,5
Loteria %0,1
Guztira %100

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto