Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Arte ikasketak: Musikari, dantzari eta aktoreak ere, goi-tituludun

Ikasketa horiek ere normaltasunean sartu ditu LOGSE Legeak: horrelako arte-ildoetatik bizibide aukeratuta jardun ahal izango dira profesionalak

 Aresti arte, musikan, antzertian edo dantzan profesionalki aritzea hautatzen zutenek eragotzirik jarduten zuten. Antzertia, dantza edo musika bere bizimodu bihurtzen duen jendeari egozten zaizkion aurreiritziak alde batera utzita, arte ikasketak ez zeuden erabat arauturik eta, hortaz, aipatu hiru arte-bide horietako batetik karrera ikastea aski zaila gertatzen zen -musika aukeratzean, ez horren zaila- eta, jakina, karrera horiek egiaztatu edo, areago, unibertsitarioen parean kokatuko zituzkeen titulurik eskuratzea ez zen eginkizun samurra. LOGSE legeari esker, ordea, ikasketa horiek normaltasunaren bidetik abiatu dira eta aurrerantzean ofizialki aintzat harturiko bide akademikoa egin ahal izango du zeinahi gaztek, musika, dantza edo antzertiko unibertsitate mailako tituludun bihurtzeko. Beste gainerako lanbideekin honek izango duen alde nagusia, dantza eta musikaren kasuan bereziki, ikasketak adin txiki-txikian hasi behar izatean datza. Dramaturgia aukeratzen duenarentzat, goi-eskolak fakultateen parekoak dira eta bertan sartzeko ere, antzerako eskakizunak bete behar izaten dira.

Musika ikasketak

8 eta 23 urte bitarteko 130.000 haur, nerabe eta gazte ari dira orain musika ikasten eta etorkizunean horiek denek arte-esparru horren barneko lanbideak izango ez badituzte ere, ikasleetako gehien-gehienak -12 urtetik gorakoak, bereziki- Estatu espainiarreko 1.400 zentro ofizialetako batean -hala nola Musika Kontserbatorio edo Musika-Zentro Baimenduetan- daude matrikulatuta.

Zortzi urteak betetakoan eta proba bat gainditu ondoren, zentro ofizial zein baimenduetan matrikula daitezke gaztetxoak. Hautapen horretan kontuan hartzen dena ez da umearen ezagutza, musikarako gaitasun eta trebezia baizik. Nolanahi ere, irakaskuntza arautuan adin horretan hasteak ez du baztertzen lehenagoko ikaskuntzarik. Valentziako Generalitateko Kultura Kontseilaritzako adituen arabera eta CONSUMER-ek galdeturiko pedagogoen iritziz, 3 - 4 urterekin haurrak musikarekin harremanetan jartzea mesedegarria du. Urte horietan, ikasgaietako edukien helburua, umea erritmoan, musikaltasunean eta tonuetan sartzea da, solfeoa nahiz diziplina akademikoa inondik ere azaldu gabe. Musika eskola horiek, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten Espainiako herri gehien-gehienetan daude eta matrikula prezioak hilean 120 eurotik 240 eurora doaz.

Oinarrizko Graduan lau urte ikasten eman ondoren Gradu Ertainera pasako da ikaslea, sarrerako proba gainditzen badu. Ikasketak zentro ofizialetan egin ez dituzten ikasleak ere aurkez daitezke azterketa horretara, horrela Kontserbatorioan sartu eta, Gradu Ertaineko Lehen Ikastaroan hasi ordez, bitarteko ikastaroetan jardun ahal izateko. Bigarren Gradu hori sei ikastarok osatzen dute eta, amaitzean, Batxilergoa gainditu baldin badu, Musikako Batxilergo titulua eskuratuko du ikasleak. Bai Oinarrizko Gradua, bai Ertaina ere, derrigorrezko irakaskuntzarekin batera ikasi beharrekoak izaten direnez, ikastaro horiek eskaintzen dituzten ikastegiek derrigorrezko irakaskuntzara egokitutako ordutegietan dihardute.

Goi Gradua, geroaldian musika lanbide bihurtu nahi duten gazteei (hau da, arte diziplina horretan ikasketak hasi dituztenen %4 inguru) zuzendurik dago. Jorratzen diren musika alorrak hauek dira: Konposizioa, Interpretazioa (Orkestra-Zuzendaritza eta Kantagintza barne), Ikerkuntza eta Irakaskuntza. Goi Graduko ikasketek lauzpabost urte irauten dute, aukeratutako espezialitatearen arabera. Sarrerako proba gainditzeaz gainera, Gradu horretan hasteko Batxilergo titulua eta Musika Irakaskuntzetako Gradu Ertainekoaren jabe izan behar du ikasleak. Dena den, musikan lorturiko maila egiaztatuko duten berariazko ezagutzaren eta ezagutza orokorren azterketa proba gainditzen duenari ere Goi Graduan sartzea onartzen dio Legeak.

Kontserbatorioetako prezioak aldatu egiten dira, Autonomi Erkidego batetik bestera. Oinarrizko Graduaren prezioa, oro har, ikasturteko 70 eta 80 euro bitarte ohi dabil. Esan dezagun, adibidez, Madrilgo Amaniel Lanbide Kontserbatorioan lehen eta bigarren ikasturteak 70 euro kostatzen direla eta hirugarren eta laugarrenekoak (beste ikasgai bat baitute), berriz, 105 euro ikasturteko, hau da, Soriako "Oreste Camarca" Oinarrizko Kontserbatorioko prezioaren paretsukoa. Aviles-ko (Asturias) Julian Arbon Kontserbatorioan ikasleak 26 euro ordaintzen ditu matrikula gisa; horri beste 26 euro erantsiko dizkio hileko, ikasgai (biolina, kontrabaxua, pianoa, etab.) bakarra badu eta 43 euro, bi ikasgai baldin baditu. Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Goi Kontserbatorioan, berriz, Oinarrizko Gradua (lau ikastaro) 266 euro inguru kostatzen da.

Gradu Ertainean sartzeko azterketaren kostua ere zentro batetik bestera aldatu egiten bada ere, eskuarki ez da 50 euro baino handiagoa izaten; Gradu Ertaineko matrikularen prezioa ere, CONSUMER-ek galdeturiko zentroetan berdintsua da. Ikasgai gutxieneko ikasketak (pianokoa, adibidez) egiteko, ikastaroa 128 euro kostatzen da, batez beste; beste hainbat instrumentu ikasteko (ikasgai gehiago dituztenak) oso litekeena da urtearen buruan 171 euro ordaindu behar izatea. Adibide bat eman dezagun, Almeriako Kontserbatorioan piano edo gitarrako lehen edo bigarren kurtsoa egitea 121 eta 236 euro bitarte kostatzen da, ikastaroaren arabera. Zentro berean, bestelako instrumentuak hautatzen baldin badira, kurtsoaren prezioa gora joango da: 160 eta 275 euro bitartera.

Musikako goi ikasketen erreferentzia gisa Madrilgo Musika Errege-Kontserbatorioa hartu du CONSUMER-ek. Zentro horretan sartu ahal izateko, 36 euro kostatzen den proba gainditu eta ikasgai bakoitzeko 48na euro ordaindu beharra dago. Kurtso bakoitzean gutxienez 6 eta gehienez 9 ikasgai jorratzen direnez, urteko matrikularen prezioa aldatu egiten da, 288 eta 432 euro bitartean.

Prezio horiei beste bat erantsi beharko zaie aurki: musika instrumentua kostatzen dena, bera baita ikasleen ezinbesteko lanabesa. Haurrak klarinetea aukeratu badu 1.100 euro kostatuko da horrelako soil bat erostea. Baina ikasketetan aurrera egiteko dezente kalitate handiagoko tresna ekarri nahi baldin badu, ordainketa 3.000 eurotara irits daiteke. Prezio hori askozaz ere handiagoa da pianoaren, baxuaren edo soka-instrumentu handien kasuan, adibidez.

GRADUAK IRAUPENA SARTZEKO BALDINTZAK
Oinarrizkoa 4 urte
  • Gutxienez, 8 urte izatea
  • Gaitasun-proba gainditzea
Ertaina

6 urte

(Bi urteko hiru ziklo)

Ezagutza-proba gainditzea
Goi Gradua 4 edo 5 urte, espezialitateen arabera
  • LOGSE Batxilergoa
  • Lanbide titulua
  • Ezagutza proba gainditzea

Baldintza akademikoak bete gabe ere sartzea onartzen dio Legeak, bestelako proba bat gainditzen duenari

GRADUAK IRAUPENA ESKURATZEN DEN AGIRIA
Oinarrizkoa 4 urte Ikasketa-agiria
Ertaina

6 urte

(Bi urteko hiru ziklo)

  • Lanbide-titulua
  • Musika-Batxilergoa, Batxilergoko ikasgai komunak ere gainditu badira
Goi Gradua 4 edo 5 urte, espezialitateen arabera

Goi titulua

(Efektu guztietarako, Lizentziatu unibertsitarioaren parekoa, LOGSE-ko 42.3 artikuluaren arabera)

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto