Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Turista batzuek ondasun higiezinak txandaka baliatzeko kontratu bat sinatu zuten (lehen jabegoaniztasun izenez ezagutzen zena), Mallorcan. Kontratua sinatu ondoren, salmenta egiteko moduaren inguruan gogoeta egin eta kontsumitzaile gisa zituzten eskubideak urratu egin zirela kontsideratu zuten, kontratua ez baitzegoen argi eta sinatzeko presionaturik sentitu baitziren. Epaitegietara jo eta kontratua baliogabetzea eta ordainduriko 12.000 euroak berreskuratzea eskatu zuten. Palma de Mallorcako Lurralde Entzutegiak arrazoi eman zien, kontratuan hutsegite funtsezkoak antzeman baitzituen eta horrez gain, abusuzko klausulak, behar adina informaziorik eza eta datu eta zirkunstantzia garrantzitsuak ezkutatu zirela ere iritzi zion, horiek ezagutu izan balituzte erosleek ez baitzuten kontatua sinatuko. Entzutegiaren arabera (2001eko maiatzaren 28ko epaian) bezeroak bereganatzeko nahiko metodo agresiboak erabili zituzten saltzaileek, erregistroko daturik ez zegoen eta hasierako une haietan ez zen informaziorik eman mantentze-lanetako gastuez; kontratuan jasotzen zen kopuru bat urtero zein kontzeptutan ordaindu behar zuten ere ez zen argitzen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa