Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zirujauak zabarkeriaz jokatu zuen

 Burmuineko tumore bat kentzeko ebaketa egin eta hurrengo egunean hil egin zen gaixoa. Zirujauak zabarkeriaz jokatu zutela iruditu zitzaien alargunari eta alabei eta haren aurkako demanda eta Insalud erakundearen aurkakoa jarri zuten, kaltearen erantzule gisa kondenatu eta kalte-ordaina jasotzeko. Lehen instantzian eta apelazioan ere ontzat eman ziren eskaerak, baina zirujauak Epaitegi Gorenera jo zuen, gaixoari eman zitzaion tratamendua zuzena izan zelakoan. 2002ko apirilaren 11ko epaian, apelazioak emaniko epaia berretsi egin zuen Gorenak eta ontzat eman zuen familiaren erreklamazioa, medikuen jokaera zabarkeriazkoa izan zela frogatutzat eman baitzuen, medikuak ebakuntzan zehar sortutako konplikazioaren aurrean komeni zen teknika aplikatzeko obligazioa bete ez zuelako eta gertaera horren ondoren komeni ziren kontrol-neurriak agindu ez zituelako. Gorenaren aburuz, gaixoaren bizitza-itxaropena laburra izateak ez du justifikatzen horrela jokatzea, osasun ahuldua duen gaixo bati ebakuntza egitea erabakitzen bada, bizitza-esperantza urria izateak ez baitu esan nahi medikuak eta ospitaleak ebakuntza arretarik handienez egin eta ondoren behar diren zainketa guztiak eskaini behar ez dizkiotenik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto