Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kontsumitzaileak ez du ezer ordaindu behar matxuratutako salgaia garantia epean baldin badago

Duela egun batzuk inprimagailuak matxura izan zuen. Garantia epearen barruan zenez, saldu zidaten dendara eraman nuen eta etxearen zerbitzu teknikoarekin harremanetan jartzeko esan zidaten. Hori beren lana zela esan nien, besteak beste ni bizi naizen tokian horrelako zerbitzurik ez dagoelako eta 50 kilometro inguruko bidea egin behar delako. Erantzun borobila eman zidaten: "Ez da gure erantzukizuna". Arrazoi dute?

 Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak, 11.3 artikuluan, eskubidea aitortzen dio kontsumitzaileari jatorrizko akatsak edo horiek eragindako kalte-galerak erabat dohainik konpon diezazkioten. Halaber, konponketarekin gustura geratu ezean eta salgaiak erabilerarako baldintza egokiak betetzen ez baditu, kontsumitzaileak eskubidea dauka erositako produktuaren ordez ezaugarri beretako beste bat jasotzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko. Bermearen doakotasunak esan nahi du ez dela inolako kopururik ordaindu behar, ezta garraio eta joan-etorri gasturik ere. Matxuraren kargu egitea dendari ala fabrikatzaileari dagokion, berriz, saltzailearen eta fabrikatzailearen erantzukizun solidarioa ezartzen du Legeak, garantia-agirian kontsumitzaileak eskubide horri uko ez badio behintzat eta bermatzailea fabrikatzailea bakarrik izan dadin baimena eman ez badu. Kasu horretan, zerbitzu tekniko ofizialarekin harremanetan jartzea komeni da eta inprimagailuaren bila etor daitezela eskatu (edo etxean bertan konpontzea ere eska daiteke, matxura motak horretarako aukerarik ematen badu), kontuan izanik garantiaren doakotasunak ezartzen duenez kontsumitzaileak ez duela ezertxo ere ordaindu beharrik. Kontzeptu hori edo beste edozein dela eta kobratu nahi izango balute, erreklamazio-orria eskatu edo Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora jo daiteke, kontsumo-zerbitzuek zigor-espedientea has dezaten.

Arazoa konpontzeko ordaintzea nahiago izanez gero, hori ere egin daiteke eta gero, bidegabe kobraturiko kopuruak berreskuratzea eskatu kontsumo-arbitrajearen bitartez edo epaitegietan.Hala ere, edozein gestio hasi aurretik hobe da zerbitzu ofizialean kontsulta egin eta adostasunen batera iristen ahalegintzea. Laburbilduz, legeak dio kontsumitzaileak eskubidea duela zerbitzu tekniko egoki bat izateko, izaera iraunkorreko ondasunen kasuan eta kontsumitzailea ehun kilometroko joan-etorri bat edo bi egitera behartzea ez da zerbitzu tekniko egokia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto