Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Izatezko bikoteek ez dute alarguntasun pentsioa jasotzeko eskubiderik

67 urte ditut eta duela lau urte hil zen nire bikotekidea, 15 urtez elkarrekin bizi izan ondoren. Ezkondurik zegoen, baina bi urtez bakarrik bizi izan zen emaztearekin. Hala ere, alarguntasun pentsioa emazteari eman diote. Gizarte Segurantzak ezetsi egin zuen niri zegokidala alegatuz aurkeztu nuen eskaera, baina pentsioaren erdia jasotzeko eskubidea izan dezakedala entzun dut.

 Legeriaren arabera, izatezko bikoteak ez du alarguntasun pentsiorik jasotzeko eskubiderik, kasu honetan bezala elkarbizitzak aurreko ezkontzak baino askoz ere gehiago iraun arren. Salbuespen bakarra dago eta hiru baldintza bete behar dira: bikotea elkarrekin bizi izatea, dibortzioaren legea indarrean sartu baino lehen (1981) ezkontzeko ezintasuna, eta ezkontidea Lege hori baino lehen hil izana. Legearen helburua ez zen alarguntasun pentsioaren aurrean bikote ezkonduak eta ezkongabeak parekatu edo berdintzea, baizik eta 1981eko lege horren aurretik bikotekide berriarekin ezkondu ezin izan zuten izatezko bikoteak parekatzea bakarrik, urte horretara arte ezinezko baitzen aurreko ezkontza legez indarrik gabe uztea. Ondorio horietarako, Gizarte Segurantzaren Legearen xedea ezkontza bidezko familia juridikoki babestea da eta, beraz, Konstituzio Epaitegiaren aburuz, lotura juridikoari uko egin eta askatasunez izatezko elkarbizitza aukeratu dutenek ez dute babes sozial publiko bera jasotzeko eskubiderik ezkontidea hiltzea gertatuz gero, ezkondu direnek bezala. Eta epaitegiek uste dute tratu desberdintasun horrek ez duela Konstituzioa urratzen, ez eta bertan jasotako berdintasun printzipioa ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto