Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Sareko segurtasuna: Konexio seguruak

Arau soil batzuk betez gero, ordenagailua inork kontrolatuko ez dizula bermatua izango duzu

  Erabateko axolagabekeria eta paranoiaren arteko erdibidean dugu ordenagailuarekiko ardurazko jokaera. Kontua ez da artxibo guzti-guztietan arriskua susmatzea, ezta Interneten inolako arriskurik ez bagenu bezala jokatzea ere. Saretik igorri eta disko gogorren babesean uzten diren informazioen kopuruak eta nolakotasunak (erabiltzailearen izena, pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak, datu pertsonalak, argazki kuttunak...) horien bortxaezintasuna bermatzera denbora-tarte bat bideratzea agintzen dute. Azken finean, neurri horiek etxetik irtetean atea giltzaz ixtearen pareko elektroniko baizik ez dira.

Hona Interneteko iruzur ohikoenetako bat: internauta konektatzen den telefono zenbakia maltzurki aldatzea. Espainiako erabiltzaile partikularren %87 oinarrizko telefono-sare (OTS) bitartez sartzen da, hau da, bere ordenagailuak modemaren bitartez deitzen dio sarrerako hornitzailearen telefono-linea baliatuz. Horrenbestez, internautak bi kontzepturengatik ordaintzen du: Sarean sartzeagatik (enpresa askok sarrera hau dohainik eskaintzen duten arren) eta deia bera egiteagatik. Ohikoena, sarrera-hornitzailea eta erabiltzailea fisikoki elkarrengandik gertu egotea da, deiaren kostua komunikazio metropolitarrarena baizik izan ez dadin.

Erabiltzaileak sarrerako ikonoan klikatzen duenean abiatzen da prozesua: aukeratutako telefono zenbakira ordenagailuak deitu, bere burua ezagutarazi eta baliozko bihurtze hori osatutakoan hasiko da informazioaren trukea. Horrela beharko luke, behintzat.

Programatzaile maltzur batek konexio zenbakia aldatu eta, horren ordez, 906 hasiera duen beste bat ezartzen badu, erabiltzaileak nekez hautemango du, aldaketaren sintomarik agertuko ez delako: konexioa berdin-berdin irekiko da, inolako arazorik gabe nabigatuko du eta abiadura ez da mantsotu edo azkartuko. Hilaren amaieran, ordea, fakturan ehunka (edo milaka) eurotara igo daiteke.

Sekulako xahukeria

Zertarako aldatuko ote luke inork konexio-zenbakia beste bat, askozaz ere garestiagoa, ezartzeko? Bistan denez, ez dihardute nahita, engainatuta baizik. Interneteko orri jakin batzuetan -pornografikoetan, eskuarki- balizko chat-eko programak deskargatzeko gonbitea egiten zaio erabiltzaileari, sekzio pribatuetarako sarrera horrela bakarrik izango duelakoan. Internauta inozoa deskargatu, aktibatu eta faktura ikusi arte ez da konturatuko aldaketa horren egiazko helburuaz: konexio parametroak helbidez aldatu eta gehiegikeriazko prezioak dituzten beraien zerbitzarietara zuzentzea.

Arazo horri era soil batez egingo diogu saihets: ezer instalatu aurretik duda egitea: programa horren iturria sinesteko modukoa ote dugu? Delako erabilera hori benetan ezinbestekoa ote dugu? Nolanahi ere, sekulako neurriak hartuta ere, sarrera-hornitzailearen zenbakia ezagutzea eta, aldian behin, egiaz markatzen dugun zenbaki hori (konexioaren hasieran agertzen dena) bera egiaztatzea komeni da.

Erabateko sarrera

Arazoaren funtsa, hein handi batean, Windows-en bertsio partikularrek zeinahi programaren eskuetan ordenagailuaren erabateko kontrola uztean datza. Bestela esateko, aplikazio baten eginkizuna disko gogorreko eduki guztia ezabatzea edo mugitzen den guztia birus batez kutsatzea baldin bada, hori eragotziko dionik ez da. Linux-ekin, adibidez, ez da beste horrenbeste gertatzen: ordenagailuaren erabateko kontrola salbuespenezko egoeretan (konfigurazioak aldatzean, esate baterako) bakarrik hartzen da; gainontzekoetan, sistemaren parterik arinena bakarrik gertatzen da erasogarri.

Panorama horretan, suebaki edo suhesia egitea komeni izaten da. Horrelako aplikazioen betekizuna, diskotekako atean dagoen bizkartzain burutsuaren parekoa da: alferrikako ateak itxita eduki eta ordenagailuan sartu eta bertatik irteten den informazio guztia zaintzapean du, erabiltzailearen gibeletik ezkututako programaren bat arauez kontrako jarduerak betetzen ari den miatzeko. Suebaki horren sentsibilitatea areagotu egin daiteke, amenazorik txikienaren berri ere eman dezan, baina zorrotzegi jokatzea ere ez da komeni, alarma faltsuek itota amaitu nahi ez badugu. Gaizki konfiguratutako suebakia alferrikako mekanismoa da, tximeleta hegan sentituz piztu eta auzo guztiak esnatzen dituzten automobileko alarma txar horien antzekoa litzateke eta. Zalantzarik izatekotan, hobe aukera arraroak erabiltzaile gazteagoentzat uztea.

Sekulako neurriak hartuta ere, erabiltzailea ez da inoiz ere egongo erabat salbu: sabaian itogin txikia, sute ñimiñoa, arrunt birus erasokorra edo trebezia gutxiko adiskidea teklatuan aritzea aski da: disko gogorraren edukia ezaba dezakete makina bat ustekabekok eta hainbat hilabete edo urtetako lana galarazi. Horrenbestez, ezinbestekoa da informazio digital guztia bikoizturik gordetzea.

Datuen zaintza era automatikoan eta sekulako abiaduran sistema profesionalek egiten badute ere, partikularrek segurtasun-kopiak egiteko dispositibo egokiena CD-ROM grabagarria da: ez da oso garestia (badira 100 euroko grabagailuak eta disko konpaktu birjina merke bat 30 zentimo kostatzen da), sekulako ahalmena du (650 megabyte, hau da, 450 diskete konbentzional) eta erabiltzea ez da oso zaila, gainera.

Karpeta batean dokumentu guztiak gorde eta tarteka CD batera pasatzeko neurria hartuz gero, katastrofe digitalik jazotzekotan salba-txalupa horretara igotzeko aukera izango du erabiltzaileak.

Nahi adina nabigatzeko

Segurtasun-estekak

http://webs.ono.com/usr016/Agika

Tituluak titulu, honakoa ez da esteka-mordo bat, oso modu ulergarrian eta erraztasun osoz aholkuak ematen dituen orrialde ederki osatua baizik. Itxura zaharkitua duen arren, azken amenazoei buruzko informazio gaurkotua aurkituko dugu bertan.

Zone Alarm

http://www.zonelabs.com

Suebaki eraginkor eta erabiltzeko erraza, erabiltzaile hasiberrientzat, baina artatsuen eskuetan biziki konfiguragarria gertatzen da, haatik. Erabiltzaile partikularrak doan balia dezake orri hau.

Tira Ecol

http://tira.escomposlinux.org

Ordenagailuaren arazoak umorez hartu behar dira, nerbioak jota bukatu nahi ez badugu, bederen. Ecol-eko asteroko komikiak sekulako graziaz satirizatzen ditu ordenagailuetan dabiltzan erabiltzaileen buruhausteak eta hainbeste eta hainbeste hari eta sigla ulertezinen alderdi onuragarria erakusten du, bide batez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto