Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ekipamendua, ekipamenduaren eta kanpinaren prezioaren arteko erlazioa eta instalazioen segurtasuna aztertu ziren
Txosten horretan besteak beste kanpin horien prezioa, segurtasuna eta kalitatea aztertu ziren, kalitatearen barruan kanpinak bezeroei eskaintzen dien ekipamendua eta prestazioak bakarrik hartuta eta beste alderdi garrantzitsu batzuk albora utzita (garrantzitsuak izan arren homologatzen eta konparatzen zailak direlako), adibidez kokapena, paisaia aldetik duten balioa, kostatik hurbil egotea, irisgarritasuna eta garraioak...
Hona ondorio nagusia: azterturiko kanpinen %36,5ek ez dute gainditzen CONSUMER aldizkariak eginda azterketa. Azterketa horretarako honako ponderazio edo haztapena erabili da oinarri gisa: azken puntuazioaren %50 kanpinaren ekimenduari eman zaio, %30 kalitate-prezio arteko erlazioari eta %20 segurtasun baldintzei. Eta kanpinen %21ek bakarrik lortu dute kalifikazio ona eta gehienek (%42) ozta-ozta gainditu dute. Eta kanpin guztien batez besteko nota 10etik 5,2 puntu besterik ez zen izan. Eskualdeka, onenak Nafarroan aurkitu ditugu (6 puntu batez beste) eta txarrenak (batez beste 4,4 punturekin) Gipuzkoa, Kantabria eta Bizkaian.
CONSUMER aldizkariko teknikariak, beren burua hala aurkeztuta, telefono bidezko inkestak egin zizkieten 2002ko ekainean azterturiko 99 kanpinetako arduradunei eta kanpinaren ekipamenduari buruzko datuak, tarifak eta bertako instalazioen segurtasun neurriei buruzko argibideak eskatu zituzten. Halaber, kanpin horietako bakoitza arretaz bisitatu zuten. Bisita bakoitzean bete zen galdetegia prestatzeko, kanpinei buruzko araudi kontuetako adituen aholkularitza izan zen eta Suteak itzaltzen eta prebenitzen aditu diren teknikarien laguntza ere bai. Gainera, kanpinen ohiko erabiltzaileei ere egin zitzaizkien elkarrizketa eta Kanpin eta Karabana arloko Enpresarien Federazioaren gomendioak ere izan ziren kontuan. Telefonoz egindako inkestak kanpinetako arduradunek beti datu egiazkoak ez zituztela eman egiaztatu ahal izan zuten gure teknikariek bisitetan zehar.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa