Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ekoturismoa: Bisitariak eta aukerako tokiak: elkarbizitza

  Paisai endekatuak, kutsadura, baliabideen eta energiaren gehiegizko kontsumoa, bizitza naturalaren bihurketa... Besterik badirudi ere, turismoaz ari gara; zehazkiago, bidaiak egitea gizaki bakan-bakanen pribilegio izatetik (duela mende erdi eskasa) masa-fenomeno bihurtu den horretaz, hain zuzen: eguzki eta hondartzako turismoaz, txiringito eta udako diskoteketako, parke tematiko eta antzekoetako turismoaz, hitz batez.

Panorama ilun horren erantzun gisa, orain dela hogei bat urte, bestelako turismo bat sortu zen: erakargarri nagusiak natura, kultura tradizionalak eta hein baterainoko abentura dituenak; orain, hori praktikatzera Natur Gune Babestuetara jotzen dute turista batzuek. Joera horri ekoturismo edo turismo berde deritzo eta betikoaz bestelako ezaugarriak ditu, jakina: paisaiaren kalitatea, lasaitasuna, iraunkortasuna, benetakotasuna, bertako tradizio eta ondare artistikoa eta antzeko alderdiak dira baliotsuak.

Aurtengoa Ekoturismoaren Nazioarteko Urte izendatu dutela eta, Turismoaren Munduko Erakundeak Frantzia, Italia, Espainia, Alemania, AEB, Kanada eta Erresuma Batuko 300 tour-operadoreri eginiko inkestatik ateratako datuen arabera, turismo guztiaren %2 - %4 bete zuen ekoturismoak. Nolanahi ere, horrelako turismoaren guztirako munta handiagoa izan zen, ekoturista gehientsuenek ez baitute jotzen agentzietara. Zenbakitan eta Espainia osoa harturik, 2000 urtean espainiar turismo sektoreak lorturiko 36.000 milioi euro haietatik, 1.300 milioi euro ekoturismoak sortu zituen. Hau da, aurreko urtearekiko, %18ko gehikuntza irabazi zen. Epe berean, eguzki eta hondartzako turismoaren hazkuntza %4 baizik ez zen izan.

Dena den, ekoturismoa -herrialderik azpigaratuenetan, batik bat- diru-iturri oparoa dela sinesteak ez du funtsik. 2001 urteko azaroan UNESCO-ri Ford Fundazioak egin zion txosten baten arabera, ekoturismorako proiektuen eragin mesedegarria (animaliak edo flora begiztatzea, parke naturalak zaintzea, etab.) prestakuntza apaleko enplegu bakar batzuetara mugatzen da. Beste alde batetik, txosten horrek jakinarazi zuenez, turista ekologikoek utzi duten dirua nazioarteko aire konpainien, hotelen, bidaia agentzien eta mendebaldeko herrialdeetatiko kontsumo ondasunen inportatzaileen patrikara doa (bidaiariak produktu horiekin baitaude ohituak). Mundu Bankaren kalkuluen arabera, garapen bidean dabiltzan herrialdeetan eginiko turismo-gastuaren %55 iparraldeko herrialdeetara doa ostera (espezialista batzuentzat, ordea, portzentaje hori %90raino iristen da).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto