Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Esnegain zaporeko izozkiak, txokolatezko estaldura dutenak: Ez dira maiz kontsumitzekoak

Bost izozkiak, banan-banan

FRIGO MAGNUM FRAC

  •   "Esnegainezko izozki txokolateduna", 120 mililitroko 4 aleko pack-ean. Prezioa: 10,42 euro litroko.
  • Maiz kontsumitzekotan, berau egokiena.
  • Estaldura gehien (%32) eta beteki gutxienekoa (%68). Esnegaina ezarri duen bakarra. Denetan osasungarriena (gantzen osaketagatik) eta, nutrizio ikuspegitik, orekatuena. Azukre erantsi ugari. Estalduran teobromina eta kakao gutxien daukana.
  • Dastaketan, 6,5 puntu: "Estalduraren kolore eta zaporea, onak; ukitu ez hauskorrekoa; izozkiaren zaporea, txarrenetako bat; ukitu lakar, hondartsua, trinkotasun eskasekoa".

LA JIJONENCA GRAN BOMBÓN NATA

  •   "Zaporeko izozkia: Esnegain zaporeko izozkia, txokolate beltzezko estalduraz bildua". Ale indibidualetan. Prezioa: 10,42 euro litroko.
  • Izendapen okerra. Ez ditu adierazten txokolate beltzezko estalduraren osagaiak. Proteina (%3), karbohidrato (%29) eta errautsen edukiak, denetan apalenak dira. Gantzen edukia, aldiz, ia handiena (%22, kasik). Kontserbatzeko tenperatura (-18ºC) eta eperik ez du adierazten.
  • Dastaketan, bigarren hoberena, 7,2 puntu: "Estaldura oso urgarria, zapore leunekoa. Betekiaren zaporea, geza."

CAMY MEGA NOIR

  •   "Esnegain zaporeko izozkia. Txokolatea". 120 ml-ko 3 aleko pack-ean. Prezioa: 11,58 euro litroko.
  • Estaldura urrien (%28) eta beteki handienekoa (%72). Erantsitako azukre gutxien daukana (%12). Gantz-osaketa kaltegarrienekoa, gantz ase asko dituelako (%89) Estalduran kakao gehien daukana.
  • Dastaketan, hoberena, 7,4 puntu: "Estaldura ez da hauskorra, zapore onekoa, izozki krematsua".

MIKO ETIQUETA NEGRA-NATA

  •   "Esnegain zaporeko izozkia". 115 ml-ko 3 aleko pack-ean. Prezioa: 10,87 euro litroko.
  • Izendapen okerra: ez dio "zaporedun izozkia" ezta "txokolatea" ere, nahiz osagai berezkoa duen. Kaloria gehienekoa (330 kal. 100 gramoko), gantz eta proteina gehien daukatenen artekoa. Gantz aseen eduki handia (%88).
  • Dastaketan, 6,7 puntu: "Izozki krematsua, ahoan erraz urtzen dena, betekada ematen du gehiegizko gozotasunak. Zaporez, txarrena denetan."

ESTIU BIG NEGRO

  •   "Esnegain zaporeko izozkia". 120 ml-ko aletan. Prezioa: 10,42 euro litroko.
  • Izendapen okerra: ez du agertzen "txokolatea" hitza, ezta "halako zaporea" ere. Kontserbatzeko tenperatura (-18ºC) eta eperik ez du adierazten. Txokolate beltzezko estaldura. Gantz-osaketan gantz ase asko (%89)
  • Dastaketan, 6,5 puntu: "Estaldura ez da hauskorra, estaldurak zapore xuabea, izozkiarena, geza".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto