Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kalte-ordaina lortu zuen, ez maleta galdu zelako, entregatu ez ziotelako baizik

1998an senar-emazte batzuek Puerto Ricorako bidaia egin zuten Iberiarekin. Bikoteak ekipajea fakturatzean ez zuen egin bertako objektuen balio osagarriaren aitorpenik. Hara iristean emaztearen maleta agertu ez zenez, konpainiari erreklamatu zioten eta galera onarturik, USAko 200 dolarreko kalte-ordaina ( une hartan 186,32 euro, 31.000 pezeta) eskaini zien. Bikoteak uko egin zion kopuru hori jasotzeari eta epaitegietara jo zuten. 237.201 pezeta eskatu zituzten eta konpainiak ezezkoa eman zuen, nazioarteko hegaldia izanik kalte-ordaina kilogramo bakoitzeko 20 dolarrera mugatzen zuen araudia ezarri behar zela esanez, balioaren aitorpen berezirik egin ez zelako. Palma de Mallorcako Auzitegiak, 2000ko azaroko epaian, onartu egin zuen arautegi hori bazela, baina kaltetuek ez zioten konpainiari ekipajearen garraioari buruzko erantzukizuna erreklamatzen, baizik eta ekipajea aurkitu eta hotelera eramateko atzerapenean oinarritu zuten demanda. Izan ere, Konpainiak ez zuen justifikatu maleta xede-lekura entregatzea zergatik atzeratu zen eta kaltetuei horrek eragin zien kalte psikikoa zela eta, ezin izan zuten oporrik gozatu; horrenbestez, kontzeptu horregatik eskatzen zuten kalte-ordaina, bidaiaren hiru eguneko prezioa hain zuzen ere. Eskatutako kopurua ordaintzera zigortu zuen Auzitegiak Iberia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du