Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Telebista pribatu batek ez zituen betetzen publizitatea jartzeko legezko ordutegi-mugak

1991n Telekomunikazioen Zuzendaritza Nagusiak hainbat egunetako programazioari buruzko dokumentazioa eskatu zion Telecinco telebista kateari eta 1988ko Telebista Pribatuen Legea ez zela bete egiaztatu zuen, gainditu egin baitzuen orduko hamar minutuko publizitate-muga. Legea zorrotz betetzeko beharrezko neurriak berehala hartzeko ohartarazpena egin zion erakundeak telebista kateari. Telecincok Epaitegi Gorenera arte jo zuen, eta hamaika urte geroago, 2002ko otsailean, ezetsi egin zen Telecincoren errekurtsoa. Gorenaren aburuz, Espainiako Legeak emisio ordu bakoitzeko gehienez ere hamar minutuko publizitatea ematea onartzen badu ere, Europako arau batek 12 minutuan ezartzen du muga eta Telecincok muga orri heldu zion. Hala ere, Gorenaren epaiak dio Telecincok behin baino gehiagotan gainditu zuela muga hori kontrolaturiko epean eta garai hartan hori arau-haustea ez zen arren, Administrazioak zuzen jokatu zuela kateari ohartarazpena egitean. Gorenak adierazi zuen, bestalde, ezin dela publizitatetzat hartu norbere programazioa iragartzea, ez babesle lana, ez tele-salmenta, baina horren barruan ezkutuko publizitatea sartzen zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du