Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Oinezko batek zauriak izan zituen Coruñako Portuko Obretako Juntaren jabetzako eraikin publiko bateko leihotik beira pusketa batzuk erortzean. Erakunde hori Herrilan eta Hirigintza Ministerioaren menpekoa da. Horrenbestez, Ministerioaren eta Portuko Obretako Juntaren aurkako erreklamazioa jarri zen bide zibiletik, eta lesioengatik hamabost milioi pezeta eskatu zituen, eta lau milioi pezeta lanean bajan egon zen denboran zehar galdutako soldata, mediku zerbitzu, botika eta joan-etorri gastuengatik. Lehen instantzian, Coruñako Portuko Obretako Juntak hiritarrari kalte-ordaina eman behar ziola erabaki zen eta errugabe utzi zuten Herrilan eta Hirigintza Ministerioa. Juntak errekurritu egin zuen epaia, Goreneraino heldu arte, erreklamazioa administrazio bidetik egin behar zela alegatuz, eraikin ofiziala zelako. Hala ere, bide zibila erabiltzea ere zuzena zela ebatzi zuen Epaitegi Gorenak. Eraikin publiko baten leihotik beira zati bat erortzea zerbitzu publikoaren funtzionamendu anormalaren ondorio dela eta administrazioak ere erantzukizuna duela ebatzi zuen Gorenak, etxebizitza batetik gauzak erortzen direnean familia-buruak erantzukizuna duen bezala. 2000ko ekainaren 20an berretsi egin zuen epaia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa