Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza baten jabeak etxea behar duelako maizterra botatzen badu, gehienez ere 3 hilabeteko epean etxean sartu beharko du

Antzinako errenta zuen etxebizitza alokatu batean bizi ginen emaztea eta biok. 2000ko urte amaiera aldera notarioaren gutun bat jaso genuen, jabeek etxea semearentzat behar zutela eta urtebeteko epean etxea utzi egin behar genuela esanez. Notarioarengana joan eta ezer ezin nuela egin esan zidaten. Azkenean, beste etxebizitza bat alokatu dugu eta berriro ere antzeko zerbait gertatuko ote zaigun beldur gara. Etxea uztera behar gaitzakete berriro? Aurreko etxeari dagokionez, seguru nago guk alde egin genuenetik ez dela han inor bizi. Pertsianak eta leihoak itxita daude eta badakigu ura eta argindarra moztu egin dituztela. Berriro alokatu, saldu edo hutsik eduki dezakete?

  Lehen galderari dagokionez, 1994ko Hiri-errentamenduen legearen arabera, alokairu kontratu berriak gutxienez bost urteko iraupena izango du. Kontratuan epe laburragoa jartzen badu, luzatu egingo da nahitaez urteka, bost urteak bete arte, maizterrak jabeari kontratua ez berritzeko borondatea adierazten ez badio behintzat. Etxearen jabeak ere uko egin ahal izango dio kontratua berritzeari, kontratuan hala jasota baldin badago, baina baldintza bakarrarekin: etxebizitza berak behar izatea.

Aurreko alokairu kontratua luzatzeari uko egiteari dagokionez, ez zenuten etxea utzi behar jabeek semearen beharra adierazi eta frogatu arte. Baina, edozein kasutan ere, maizterrek errekerimendua jaso eta urtebeteko epean etxebizitza utzi zenutenez, jabea -kasu honetan semea- beharturik zegoen hiru hilabeteko epean etxean sartzera. Bestela, hurrengo hiru hilabeteetan etxea berreskuratzeko aukera izango du maizterrak eta hasierako kontratua berriro indarrean izango litzateke; eta maizterra etxebizitzara itzultzen den egunetik kontatzen hasita hiru urte pasa arte ezin izango du jabeak berriro kanporatzeko ahaleginik egin. Halaber, jabea edo haren semea etxean bizi izaten jartzen bada, baina hiru urte pasa baino lehen beste norbaiti alokatzen badio, kanporaturiko maizterrak etxea berreskuratzea eska dezake eta hasierako kontratua indarrean izango litzateke berriro. Irakurleak adierazten digun kasuan badirudi semea ez dela etxean sartu eta, beraz, hiru hilabeteko epea izango zenuke etxea berriro lehengo baldintzetan berreskuratzeko. Horretarako abokatu batengana jotzea gomendatzen dizugu eta gogoan izan epeak oso laburrak direla. Gainera, kalte-galeren ordaina ere eska dezakezu, adibidez etxebizitza berria alokatzeko gastuak eta mudantzak eragindakoak ordaintzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du