Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ez da pentsatu behar larruazalak dagoeneko gainditu dituela iazko udako erredurak: zaindu egin behar da, gehiegikeriak pilatu egiten baitira
Uda iristean, ia ezinbestekoa da kolore beltzaran erakargarria edukitzea eta badirudi edozerk balio duela eguzki-kolore desiragarri hori lortzeko. Urtea joan eta urtea etorri, eguzki-izpien eragin kaltegarrien berri gogorazten digute garai hauetan urtero dermatologoek: erredurak, garaiz aurretik larruazala zahartzea, melanomak...; baina kolore onaren moda errotuegi dago gure artean. Beraz, eguzkia hartu behar badugu, erantzukizunez jokatzea komeni da. Iazko erredurak sendatu zirela pentsatzeak ez du balio: larruazalak memoria dauka -pilatu egiten ditu jasandako gehiegikeria guztiak- eta eguzkia hartzea utzi eta gerora ager daitezke arazoak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa