Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Egoitzen aukera gero eta gehiago erabiltzen da, modu onean eskaintzen delako eta, batez ere, gure animaliekin errespetuz jokatzen dutelako.
Zakurrak ditugu, zalantzarik gabe, etxeko animalia gogokoenak. Errolda ofizialik ez dagoen arren, estatuko etxeetan bi milioi eta erdi txakur baino gehiago bizi direla kalkulatzen da, horietatik mikrotxip bidez identifikaturik 800.000 baino ez dauden arren. Hala ere, badirudi adiskide maitagarri horiek traba bihurtzen direla etxe askotan, batez ere oporrak antolatzeko garaian.
Zifra ofizialen arabera, Espainiako estatuan 125.000 txakur inguru uzten da abandonaturik urtero. Horietako batzuek etxera itzultzea lortzen dute, baina gainerakoak sakrifikatu egin behar izaten dituzte edo autoen harrapatuta edo goseak hiltzen dira. Espainiako estatuko animalienganako tratu txarrek aldendu egiten gaituzte Europatik, herrialde gehienetan askoz ere kontzientzia handiagoa baitago arazo honen inguruan. Urrutirago joan gabe, Alemanian bada erakunde bat (Alba izenekoa) Interneten bere burua iragarri eta Espainiako maskotak adoptatzeko gastua bere gain hartzen duen zerbitzua eskaintzen duena. Orain arte ezer gutxitarako balio dute uda guztietan hainbat erakundek abian jartzen dituzten sentsibilizatzeko kanpainek; kanpaina horietan, handi egin den txakurkumea edo etxe berrian tokirik ez dagoenean lau hankako adiskidea abandonatzeko ohitura ikaragarriaren aurrean hiritarrak kontzientziatzea izaten da helburu (horiexek izaten baitira txakurrak abandonatzeko bi arrazoi nagusiak). Delitua hutsegite oso larri gisa dago jasorik ia erkidego guztietan eta 300 eta 18.000 euro arteko isunak aurreikusten dira. Egoera lazgarri horren aurrean, beraz, txakurren egoitzak dira etxeko animaliak oporraldia eman dezan aukerarik baliozkoena.
Familiako edo lagunen batekin uztea da aukera bat, baina ez da beti posible izaten. Bidaian eramatea ezinezko izan edo gastu ugari eragin dezake. Eta, horrela, gero eta aukera erabiliagoa da Espainiako estatuan dauden txakurrentzako 515 egoitzetako batean uztea. Hasiera batean merkeak ez iruditu arren -egunean 8 euro inguru ordaindu behar izaten da- ez da ahaztu behar egoitza horietan lau hankako gure lagunaren alde egingo duten guztia: zaindu, elikatu, ibiltzera atera eta garbi edukiko dute. Eta horrelako egoitza batera doan lehen aldian animaliak abandonua sumatu eta depresio arina izan eta jateari utziko dion arren, etsi-etsian onartu egingo du azkenean hurrengo aldietarako, aurrez ongi tratatu badute.
Etxeko animaliarentzat egoitza aukeratzea, begiratu ongi honako alderdi hauei:
Egoitzak bere oinarrizko funtzioak ongi betetzen baditu, -animaliei jaten eta edaten eman, pixa eta kaka egiteko tokia eskaini eta toki hori desinfektatu-, animaliaren ahoa eta azkazalak egoera onean izango dira jasotzean eta txakurra ondo zaindu dutela adieraziko du horrek. Maskotarekin bidaian abiatu aurretik, hainbat galdera egin beharko diogu gure buruari: osasunez ongi dago txakurra? Bidaiaz gozatuko du? Oporretako lekuan ongi hartuko dute? Etxean bezala zaindu ahal izango dugu?
Bidaian eramateko animaliarik onenak etxetik irten eta autoan joaten edo animalientzako kaioetan ibiltzen ohituta daudenak izaten dira. Zuen txakurra etxetik irteten ohituta ez badago eta bidaia luzea baldin bada, irten aurretik autoan ibiltzea komeniko zaio, ohitzeko.
Hala ere, badira zenbait alderdi, zaindu beharrekoak:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa