Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Seguruak dira, garbi eta egoera onean daude eta aireportu batek eduki behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzen badituzte ere, badira hobetu beharreko hainbat kontu
| Aireportua | Aireporturainoko garraiobideak 1 | Moldagarritasun eta antolamendua 2 | Erosotasun eta aisia 3 | Aireportuko zerbitzuak 4 |
|---|---|---|---|---|
| Alacant (Altet) | Gaizki | Bien | Oso gaizki | Gaizki |
| Valentzia (Manises) | Onartzeko moduan | Oso ongi | Gaizki | Ongi |
| Malaga (Pablo Picasso) | Oso ongi | Ongi | Bikain | Oso ongi |
| Iruñea (Noain) | Oso gaizki | Oso ongi | Gaizki | Onartzeko moduan |
| Madril (Barajas) | Ongi | Ongi | Ongi | Oso ongi |
| Kanaria Handia (Gando) | Gaizki | Ongi | Gaizki | Ongi |
| Bartzelona (El Prat) | Onartzeko moduan | Oso ongi | Oso gaizki | Ongi |
| Palma (Son San Joan) | Gaizki | Oso ongi | Gaizki | Oso ongi |
| Bilbo (Loiu) | Gaizki | Onartzeko moduan | Oso gaizki | Ongi |
| Santiago (Lavacolla) | Gaizki | Ongi | Gaizki | Onartzeko moduan |
| Donostia (Hondarribia) | Ongi | Oso ongi | Bikain | Onartzeko moduan |
| Sevilla (San Pablo) | Oso ongi | Oso ongi | Gaizki | Onartzeko moduan |
| Batez bestekoa | Gaizki | Ongi | Gaizki | Ongi |
| Aireportua | Garbitasun eta kontserbatze egoera 5 | Aireportuko segurtasuna 6 | Guztira |
|---|---|---|---|
| Alacant (Altet) | Onartzeko moduan | Bikain | Onartzeko moduan |
| Valentzia (Manises) | Ongi | Oso ongi | Ongi |
| Malaga (Pablo Picasso) | Ongi | Oso ongi | Oso ongi |
| Iruñea (Noain) | Bikain | Ongi | Onartzeko moduan |
| Madril (Barajas) | Bikain | Bikain | Oso ongi |
| Kanaria Handia (Gando) | Bikain | Bikain | Ongi |
| Bartzelona (El Prat) | Onartzeko moduan | Gaizki | Onartzeko moduan |
| Palma (Son San Joan) | Onartzeko moduan | Ongi | Onartzeko moduan |
| Bilbo (Loiu) | Bikain | Oso ongi | Onartzeko moduan |
| Santiago (Lavacolla) | Oso ongi | Oso ongi | Ongi |
| Donostia (Hondarribia) | Onartzeko moduan | Ongi | Ongi |
| Sevilla (San Pablo) | Onartzeko moduan | Bikain | Ongi |
| Batez bestekoa | Oso ongi | Oso ongi | Ongi |
1.- Aireporturainoko garraiobideak: kasuan kasuko hiri erdialdetik aireporturainoko taxiaren kostua eta hiriko irteeretan zein aireportu inguruneetan dagoen seinaleztapena aski den aztertu da. Era berean, garraio publikoari dagokionez, aireportuak komunikazio onak dituen, aireportuko ordutegiak lehen eta azkeneko hegaldien ordutegiekin bat datozen eta kasuan kasuko aireportura iristen diren hegaldien premiak betetzeko adina taxi dagoen ere balioztatu da.
2.- Moldagarritasun eta antolamendua: aireportuak pertsona ezindu edo itsuentzat moldatu edo egokituta dauden aztertu da. Era berean, aireportuko ordutegien azalpenak, norabidea adierazteko geziak edo bestelakoak badiren, aireportuan orientatzeko erraztasuna, iriste eta abiatzeen berri emateko pantaila adierazleak badiren, megafoni sistemaren funtzionamendu zuzena den eta informazioa ematean erabiltzen diren hizkuntzak ere hartu dira kontuan.
3.- Erosotasun eta aisia: komertzio edo ostalaritza pribatuarenak ez izaki, esertzeko moduko tokiak ba ote diren, zenbat diren, aireportuan barrena nola banatuta dauden eta horien erosotasuna aztertu da multzo honetan. Era berean, itxaronaldia atsegin bihurtzeko doaneko sistemarik ba ote den ere kontuan izan da.
4.- Aireportuko zerbitzuak: aireportuak dituen zerbitzu guztiak, alegia: jendeaz arduratzeko berariazko pertsonala (Aena-ko txaketa berdeak) baden egiaztatzea izan da multzo honetako eginkizuna; baita langile horiek agertutako adeitasuna eta eskainitako informazioaren eta arduraren (galdetutako tokiraino erabiltzailearekin joaten diren, alegia) kalitatea ere. Kontsignak badiren eta, izatekotan, horien prezioa zein den, ekipajeak garraiatzeko orgak toki estrategikoetan eta behar bezainbeste badiren, erabiltzaileak kexu egiteko tokirik baden eta non dagoen, erreklamazio orriak eragozpenik ezarri gabe ematen diren eta, azkenik, Europar Batasuneko Bidaiarien Eskubideen Karta baden eta non dagoen ere balioztatu da. Horiez gainera, haurtxoak garbitzeko tokirik baden eta non dagoen (emakumezkoen edo gizonezkoen komunetan, bientzakoetan edo horretarako berariazko tokietan), kafetegietan eta (horrelakorik baldin bada) makinetan kafe batek eta freskagarri batek zenbat balio duen eta aireportuko gainontzeko zerbitzuak (aparkalekua barne) aztertu dira.
5.- Garbitasun eta kontserbatze egoera: bai aireportuaren beraren, baita zerbitzu jakinetako (komunak, adibidez: hauetan, berariaz, hornikuntza osoa duten egiaztatu da) higienea, kontserbatze-egoera eta argiteria ikertu dira. Horrez gainera, paperontzirik baden, zenbat dauden, nolako egoeran eta birziklatzeko prestatuak dauden ala ez, aztertu da.
6.- Aireportuko segurtasuna:multzo honetan suteen kontrako tresneria, segurtasuneko pertsonala eta bestelako sistemak (hala nola bideo-kamerak) badiren, aireportuan atzematen den segurtasun-giroa, larrialdiko irteeren seinaleztapen zuzena, larrialditan egin beharrekoak adierazten duten argibide edo seinaleak, osasun asistentziako zerbitzua, erretzeko debekapena eta horiek denak betetzen diren aztertu da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa