Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren oporrak: Etxeko txikiek ere deskonektatu egin behar dutelako

Haurrentzako parkeak

Jatorri anglosaxoikoak izaki, haurrentzako parkeak AEB eta Ingalaterrako fast food-eko jatetxeetan ikusi ziren estreinakoz. Pixkanaka, eskarmentu hori azalera handi eta antzekoetara hedatu zen, gurasoek erosketak egin edo aisialdia gozatzen duten bitartean, haurrek denbora-pasa atsegina izan dezaten.

Espazio zabal-zabalak dira parke horiek eta, esan bezala, gaztetxoek ongi pasatzea dute xedea. Horretarako, hamaikatxo jarduera egiteko aukera ematen dieten tresneriak eta instalazioak dituzte haurrek eskura: txirristak, bolaz beteriko kaiolak, jolas sinbolikoa betetzeko espazioak, eraikuntzarako txokoak, marrazteko mahaiak eta, kasuren batean, koxkorrentzako euskailu informatikoak ere bai.

Urtebetetik hamabi urte bitarteko umeentzakoak izaki, zentro horietan diren monitoreen zeregin nagusia parkeak eskaintzen dituen jolas jardueren ardura eta antolamendua da. Egunero zabalik daude, 10etatik ilunabarreko 9ak arte; orduko 3 eta 4,80 euro kostatzen dira.

Erakunde batzuek, Nafarroako Aurrezki Kutxak adibidez, uda partean "Pequeland" eta "Txiki-Park" haurrentzako parkeetan berariazko jarduerak antolatu dituzte Club 10 txartela dutenen seme-alaba txikienentzat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du