Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sei edari "energetiko", laborategian: Energetiko baino zehazkiago, edari estimulagarriak dira

Laburbilduz

"Edari energetiko" edo "energy drink" deituriko bost produktu eta bere burua "estraktuen edari freskagarri" gisa jotzen duen bat (Guaraná Lamanita) aztertu dira oraingoan.

  • Denek dute ur karbonatatua eta azukrea oinarri. Bost edari "energetikoek" kafeina eta bitaminak erantsi dituzte eta horietakoren batek taurina, inositola, mineralak, guarana-estraktua eta beste hainbat sustantzia.
  • Energia-ekarpen txikikoak dira (45 kaloria/100 ml) denak, azukre soiletan oinarrituak (sakarosa, glukosa edo fruktosa). Gantz eta proteinarik ez dute bat ere. Izenak izen, "edari estimulagarri" deitu beharko lirateke.
  • Kafeina: 6 mg/l baizik ez Guaraná Lamanita laginean; gainerako bost "edari energetikoetan", aldiz, 263 mg/l-tik 341 mg/l-raino.
  • Dynamite eta Red Bull laginek taurina daukate (aminoazido bat). Baita Speed Unlimited eta B52 laginek ere, baina askoz ere gutxiago.
  • Guaraná Natural eta Guaraná Lamanita laginek guarana-estraktua daukate (sustantzia horrek guaranina dauka, kafeinaren berdin-berdina).
  • Bitaminak: Guaraná Lamanita da horrelakorik erantsi ez duen bakarra. Beste bostek azido pantotenikoa eta B6 bitamina (besteak beste) ipini dituzte. Red Bull da bitamina gehien dauzkana.
  • Dastatze proban sei laginetatik hiru ez dira 5 puntura iritsi. Denetan hoberena, Guaraná Lamanita (6,1 puntu), merkeena ere bada: 0,54 euro 200 mililitroko botilatxoa.
  • Etiketan, irregulartasunak: "Speed Unlimited: Dagoenik debekatuena", arauaz bestelako azalpena da. Guaraná Natural eta Red Bull laginek nekez froga daitezkeen eraginak aitortzen dizkiote bere buruari. Guarana daukaten bi laginek ez dute horren portzentajea adierazi.

KONPARAKETAKO TAULA

Guaraná Lamanita Dynamite Red Bull Speed Unlimited Guaraná Natural B52
Prezioa (euroak aleko) 0,54 euro 1,11 euro 1,11 euro 0,97 euro 1,21 euro 0,72 euro
Fruktosa (%) 5,4 5,7 0,6 5,0 5,8 5,9
Glukosa (%) 6,1 6,4 2,6 5,5 5,9 6,1
Sakarosa (%) 1,1 0,0 8,0 1,8 0,1 0,2
Azukreak, guztira (%) 12,6 12,1 11,2 12,3 11,8 12,2
Sorbikoa (mg/L) 37 0 0 0 0 0
Benzoikoa (mg/L) 289 0 0 0 0 0
Taurina (g/L) 0 4,6 4,0 0,7 0 0,5
Kafeina (mg/L) 6 336 341 322 300 263
C bitamina (mg/L) 0 0 0 138 139 231
Ázido pantotenikoa (mg/L) 0 5 24 13 6 23
B6 bitamina (mg/L) 0 23,6 24,8 4,1 4,0 7,4
B3 niazina (mg/L) 0 0 81 0 34 62
Riboflabina B2 (mg/L) 0 0,9 6 0 3,2 0
Azido folikoa (mg/L) 0 0 0 0 0 0,64
Biotina (mg/L) 0 0 0 0,32 0 0
B12 bitamina (m g/L) 0 0 23,9 0 0 0
Dastaketa (1 - 9) 6,1 5,5 5,6 4,2 4,8 4,8

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du