Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Begia galtzea istripuz gertatu zen eta inor ez zen erantzule

Neskatila batzuk sokasaltoan ari ziren eskolako jolas garaian eta, zori txarrez, neskato batek sokaren muturra askatzean bost urteko laguna begian jo zuen. Mediku zerbitzuek eskainitako zainketak gorabehera, neskatoak begia galdu zuen. Lesioak zirela eta, neskatilaren gurasoek beste haurraren gurasoen eta ikastetxearen aurkako demanda jarri zuten. Epaitegi Gorenak, 2001eko abenduaren 28ko epaian, erantzukizunik gabe utzi zituen demandatu guztiak, gertaerak istripuz gertatu zirela eta ikastetxeak behar bezala jokatu zuela esanez. Gurasoek edo ikastetxeak gertaera horiengatik erantzukizuna izan dezan jokaera edo hutsegite kulpaduna gertatu behar duela adierazi zuen Gorenak, eta kasu honetan ez zela horrelakorik gertatu, istripuz beste neskatoari kalte egin zion haurrak ez baitzuen nahita egin. Ikastetxeak ere ez zuen erantzukizunik, jolas-garaian irakasle bat baitzegoen haurrak zaintzen eta irakasleak berehala lagundu zion neskatoari; gainera, arriskurik gabeko jolas batean ari zirela gertatu zen istripua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du