Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Greba batean bertan behera utzi zuten hegaldia

Hegazkineko tripulazio-teknikoaren grebaren eraginez, Alacant eta Bartzelona arteko hegaldi bat bertan behera utzi zen azken unean. Kalte moral eta aireportura alferrik joatearen gastuengatik kalte-ordaina eskatu zioten bidaiariek Iberiari. Enpresak ordaintzeari uko egin zionez, erabiltzaileek epaitegietara jo zuten eta ahozko epaiketan bakoitzarentzat kalte moralengatik 150 euro eta egin behar izan zuten bidai bakoitzarengatik 12 euroko kalte-ordaina eskatu zuten. Lehen instantziako epaitegiak ontzat eman zuen demanda eta Iberiak apelatu egin zuen, esanez hegaldia ezinbesteko arrazoiak eraginda (greba zela eta) utzi zela bertan behera eta horrek erantzukizunik gabe uzten duena konpainia. Hala ere, Alacanteko Auzitegiak erabiltzaileen aldeko epaia eman zuen 2002ko urtarrilaren 25ean. Auzitegiaren aburuz, greba eskubideak hainbat bide jasotzen ditu, hala nola deialdi formala, gutxienezko zerbitzuak etab. Bide hori erabili izan balitz konpainiak aurrez jakingo zuen hegaldia bertan behera utzi behar zela eta bidaiariei abisatu egin ahal izango zien. Kalte morala frogatu ez arren, Auzitegiak dio bidaia bertan behera uztea kalte objektiboa dela bidaiarientzat eta erreklamaturiko zenbatekoak apal eta zentzuzkotzat jotzen ditu; horrenbestez, erabiltzaileei zenbateko horiek ordaintzera zigortu zuen Iberia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto