Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eskrituretako hipoteka bertan behera uztea eraikitzailearen kontu da

1999 urte hasieran etxebizitza bat erosi nion enpresa eraikitzaile bati, garaje eta trasteleku eta guzti eta 2001ean entregatzeko konpromisoa hartu zuen enpresak. Hitzartutako data baino bederatzi hilabete beranduago, eskriturak egiteko eguna eta ordua jakinarazi zizkidaten. Baina hara sorpresa: eskriturak irakurtzean hipoteka bertan behera uztearen gastuak neure kontu zirela ikusi nuen, hitzartutako kontratu pribatuan horrelakorik jasotzen ez zen arren. Gastu horiek ordaintzeko asmorik ez nuela jakinarazi nionean, enpresa eraikitzaileak uko egin zion eskriturak egin eta etxebizitza emateari. Zer egin dezaket?

  Sustatzaile edo saltzaileak hipoteka kitatzearen gastuak eroslearen esku uzten dituela dioen klausula abusuzkoa da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren arabera. Hainbat epaik baliogabe jo dute eta kontzeptu horretan ordaindutako kopuruak erosleari itzultzera eta kalte eta galerak ere ordaintzera zigortu dute saltzailea.

Kasu honetan, enpresa eraikitzaileari erreklamazioa berriro aurkeztea komeni da, baina idatziz, telegrama edo buro-fax egiaztatu bidez, edo Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulego baten bitartez nahiz abokatu baten laguntzaz. Era fede-emailean jasota gera dadin komeni da. Erantzun egokirik ez baldin badago, bi bide daude, biak ere epaitegien bitartez.

Lehena, sustatzaileari notario bidez errekerimendua egitea da, kontratu pribatua Jabetza Erregistroan inskriba dezan, kontratuak jasotzen dituen baldintzetan, hau da, klausula hori gabe. Epe jakin batean hala egiten ez badu epaitegietara joko duzuela ere jakinarazi behar diozue. Azkenean epaitegietara joatea beste biderik ez badago, eskritura publikora altxatzea eta etxebizitza kontratu pribatuan ezarritako baldintzetan ematea eskatu behar da; horrez gain, enpresa eraikitzailearen ezezkoak eragindako kalte eta galeren eta etxebizitza emateko epeen atzerapenagatiko kalte-ordaina, epaia ematen denera arte igarotako denbora barne. Aukera honek eragozpen bat dauka: ezin dela etxebizitza eskuratu epaia irmoa izan arte eta, beraz, itxaroteak etxebizitzaren erosleari kalteak eragiten badizkio, ezartzen zaizkion gastuak ordaindu eta gero horiek erreklamatzeko epaitegietara joatea izan daiteke beste bide bat. Bigarren bide hori hartzea aukeratzen bada -hau da, dirua aurreratu eta gero hori erreklamatzea-, idatziz jasota utzi behar dira enpresa eraikitzaileren Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan telefono bidez egindako erreklamazioak eta hipoteka kitatzeko zenbatekoa ordaintzeko asmoa, horretarako arrazoiak ere berariaz aipatuta: eraikitzailearen inposaketa eta zorrozkeria, etxebizitzaren beharra eta etxea jasotzeko epea atzeratzeak eragin duen kaltea, klausularekin ados ez zaudetela bereziki azpimarratuta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto