Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Azken emaitza hitzartutakoa denean bakarrik ordaintzen dira berritze lanak

Sukaldea erabat berritu dugu, baina ez da geratu enpresarekin adostu genuen bezala. Obraren herena bakarrik ordaindu dugu, seinale gisa, eta guztia konpondu arte ez dugu gainerakoa ordaindu nahi. Negoziazio pila bat egin eta luzaro itxaron ondoren, akatsa konpon ditzan beste konpainia bat kontratatzea aholkatu digu enpresak, konponketaren kostua ordainduko dutela esanez. Baina ez dugu inor aurkitzen altzariak apurtu gabe arazoak konpontzeko gai denik, altzariak erreforma egin zigun enpresaren esklusiboak baitira. Ez ordaintzeagatik demanda jar diezaguketela ere esan digute. Zer egin beharko genuke hori gertatuko balitz?

  Kontsumitzailea behartuta dago kontrataturiko obra ordaintzera eta enpresa, berriz, obra hitzartutako baldintzetan entregatzera. Horregatik, kontsumitzaileak uko egin diezaioke prezioa ordaintzeari enpresak bere zatia betetzen ez badu edo akatsez egiten badu. Kasu honetan, obra akatsez egin da eta horrek aukera ematen dio kontsumitzaileari konponketa ordaintzeari uko egiteko. Ordaindu ez dutelako enpresak ez bezeroen aurkako demanda jartzen badu, abokatu batengana joan beharra dago, enpresari erantzun eta kontratua betetzea galda diezaion, hau da, obrak hitzartutako proiektuaren arabera eta egoki egin ditzaten.

Horregatik, aditu batek txostena egin behar du obraren egoeraz, kalteez eta garrantziaz. Printzipioz, enpresaren demanda izateak ez ditu konnotazio negatiboak bakarrik, bezeroek ere euren interesak defendatu egin ahal izango baitituzte enpresari erreklamatuta. Baina komenigarriago izan daiteke ekimena hartu eta lehenik epaitegietara jotzea. Aurrez, enpresari jaso izanaren egiaztagiria duen telegrama bidez jakinarazi behar zaio hitzartutako lanak amai ditzala eta lanak berriro hasteko data adostu, hasieran batean hitzartutako prezioa errespetatuz; eta adostasunik lortu ezean -idatziz eta alde biek sinatuta- epaitegietara joko dela ohartarazi.

Beste aukera bat kontsultan bertan aipatzen dena izan daiteke: akatsak konpontzeak eragindako gastuak ordaintzeko enpresak egin duen eskaintza onartzea. Kasu horretan, eskaintza idatziz jasotzea eskatu beharko zaio enpresari, beste enpresa baten aurrekontuaren arabera. Eta alderdi ekonomiko eta bestelako guztiak, altzariak instalatzeari, horiek kentzeari eta berriro instalatzeari buruzkoak argi eta garbi zehaztu. Komenigarria izan daiteke negoziazioko fase horretan Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulego batek edo abokaturen batek kontsumitzaileei laguntzea. Asebetetzeko moduko akordiorik lortu ezean, epaitegi bidetik jotzea proposatzen dizuegu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto