Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Argaltzeko zentroak: Gehientsuenek ez dute proba gainditu

Informazio gutxi ematen dute, bezeroaz arduratzen den pertsona ez da beti aditua dietetika eta nutrizioan eta, maiz, "elikabide pertsonalizatua" delako esamolde hori amu komertziala baino ez ohi da

  Bikini-operazioa hasia da jende askorentzat. Horrela bada, estetika-zentroak, belar-dendak eta antzekoak lanean dabiltza, lanpetuta, hemendik aste gutxitara bainu-jantzia eta arropa "nabarmena" janzteko une egokia izango baita. Argaltzeko zentroen negozioak Espainian 1.500 milioi euro baino gehiago eragiten du urtero (2000 urteko datuen arabera).

Esfortzurik gabe sekulako pisu-galera azkar eta atseginak lortzea agintzen diguten iragarkiek, bezeroaren araberako elikabide pertsonalizatuek, lehen kontsultak doan eta antzekoek, honelako publizitatearen jasotzaileak zentro espezializatuetara bidaltzen dituzte; espezializatuak agian bai, baina, egiaztatu dugun bezala, bertako pertsonala ez da den-denetan nutrizioan aditua. Argaltzeko zentro horiek eskaintzen dituzten tratamenduak eraginkorrak ote diren, bertan lanean diharduen pertsonala behar bezala jantzirik ote dagoen eta medikuntzaren ikuspegitik establezimendu zorrotz eta zuzenak ote diren jakiteko, CONSUMER-eko teknikoek apirilean, Espainiako 12 hiritan martxan dabiltzan 36 argaltze-zentro bisitatu zituzten (bisitaldi bakarra baino ez). Horietako gehienen ezaugarria bera da: pisua galtzeko egiten dituzten promesek eta proposatzen dituzten tratamenduek, dietetika eta nutrizio alorreko adituen mesfidantza piztu dute, elikabide osasuntsuez lortu ezin daitezkeen helmugetara iritsiko ginela agindu baitziguten zentro horietako gehienek.

Dietetika eta nutrizio alorreko adituen laguntzarekin eta medikuntza alorretik behar bezalako aholkularitza jasorik, horietako zentro bakoitzak bezeroari modu eraginkor eta osasuntsuan pisua galaraz diezaiokeen egiaztatzen lagun dezaketen irizpideak finkatu ziren gure azterketan.

Geroago, aldizkari honetako sei teknikari balizko bezero gisa joan ziren Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Castelló, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Madril, Malaga, Santander eta Valentzian hiruna argaltze-zentrotara, eta bertako enplegatuei pisua galtzeko asmoa zutela jakinarazi zieten. Sei teknikari horietatik bik ez zuten inondik ere argaltzeko premiarik, beste biren gehiegizko pisua oso arina zen (beren gorputz-masaren indizea -GMI- 25 eta 26,9 bitarte zebilen) eta beste biak lehen mailako potoloak ziren (GMI = 30 eta 34,9 bitartekoa).

Azterketan atera zen ondorio nagusia hau da: 36 argaltze-zentro horien %68k ez dute proba gainditu, %6k aise gainditu dute eta zentroen %26k "onartzeko moduko" kalifikazio apala baizik ez du lortu. Beste aldetik, zenbait zentrotako pertsonalarengan etika profesionalaren gabezia nabarmena hauteman zen, bisitari etorri zaien bezeroaren premiari egokitzen ez zaizkion tratamenduak agintzen edo aholkatzen dizkiotelako (argaltzeko batere beharrik ez duenari, adibidez, kiloak galtzea aholkatzen diote). Zentro horietako beste alderdi kaltegarri bat arreta da: bezeroaz ez da beti arduratzen nutrizioan edo dietetikan espezializatutako sendagilea, eta "elikabide pertsonalizatua" esamoldea bezeroak erakartzeko amua baizik ez da, lau zentrotik bi baino gehiagotan. Azkenean, horrelako zentroen %60etan bakarrik proposatzen dute egiazko tratamendu iraunkor eta osasuntsua; gainontzekoetan antolatzen edo iradokitzen dituzten pisu galerak azkarrak dira, azkarregiak, osasungarri eta iraunkorrak izateko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto