Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Banku komisioak: Negozio handia hori ere

Banku eta aurrezki kutxek diru gehiago sartzen dute banku komisioen bidez negozioko beste etekinen bitartez baino

  Aurrezki kontu bat irekita edukitzea, kutxazain automatikotik dirua ateratzea, kreditu txartela edukitzea, transferentziak egitea edota txekeak kobratzea dirua kostatzen zaio beti kontsumitzaileari. Joan den urtean, hain zuzen ere, banku eta aurrezki kutxek beren bezeroei 8.700 milioi euro kobratu zizkieten komisio gisa, Ausbanc-en arabera. Zifra hori eta erakunde horiek bestelako negozio-etekinengatik lortu zituzten 8.208 milioi euroko munta alderatzen baditugu, ondorioa argi eta garbi dago: finantza erakundeen beste negozio handia bilakatu dira banku komisioak.

Banku eta aurrezki kutxek ematen dituzten zerbitzuengatik, eginiko artekaritza-jardueragatik edo beste zeinahi lanengatik bezeroari kobratzen dizkioten diru kopuruei esaten zaie banku komisioak. Salbuespen bakanak gorabehera, banku eta aurrezki kutxek beren bezeroei kobratzen diete bai erakundearekin duten jardueragatik (urtean, aurrezki libreta batengatik 10,80 eta 54,10 euro bitartean) bai eragiketarik ez egitearren ere (jarduerarik gabeko hirugarren urtetik aurrera, seihilekoan 6 euro), bai produktu bat kontratatzeagatik (hipoteka kreditua irekitzearren %2tik %6raino), baita kontratua ixtearren ere (hipoteka kreditu bat epea iritsi aurretik kentzeko, %1etik %4ra arte ordaindu behar izaten da). Horrenbestez, aurrezki erakunde bat hautatzeko garaian, banku edo aurrezki kutxa baten finantza produktuengatiko interesak ez ezik beste kostu eta zifra batzuk ere badira kontuan hartu beharrekoak. Dena den, horretan kontsumitzailearen aukera ez da biziki zabala: lehiakortasuna dela medio, banku erakunde batetik besterako komisioen arteko aldeak hutsaren hurrengo izaten dira.

Erakunde bakoitzak bidezkotzat jotzen dituen gastuak aplikatzen ditu, Espainiako Bankuarekin eta Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin kontsulta eginez gero. Kontsumitzailea babesteko arauen arabera, erabiltzaileari informazioa derrigor eman behar zaio; tarifa horiek erakundeek beren iragarki-taulan agertu eta bezeroari laburpen bat eskuratu behar diote.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto