Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Crohn-en eritasuna: Hesteetako inflamazio kronikoa, jatorri ezezagunekoa

Eritasun hau dutenek bizitza normala egin dezakete, brote batetik bestera bitartean ez baita sintomarik izaten

  Hesteetako hanturazko eritasuna liseri-hodiari eragiten dioten jatorri ezezaguneko gaitzei ematen zaien izen orokorra da; bi taldetan banatu ohi dira gaitzok: ultzeradun kolitis kronikoa eta Crohn-en eritasuna, antzekoa baina desberdintasun aipagarri batzuek dituena. Heste meharreko Crohn-en eritasunari enteritis erregionala ere esaten zaio eta heste meharraren amaierako zatian gertatu ohi da, heste lodian edo kolonean amaitzen den zatian. Baina kolonean ere ager daiteke eta orduan koloneko Crohn-en eritasuna deitu ohi zaio eta sintoma desberdinak izaten ditu.

Crohn-en eritasunaren ezaugarri nagusia hesteen zati baten hantura edo inflamazio kronikoa da eta sabeleko mina, beherakoa (zenbaitetan odoltsua), argaltzea, jateko gogoa galtzea eta sukarra izaten ditu sintoma; brote eran agertu ohi da eta bilakaera kronikoa eta iragarri ezina izaten du. Crohn-en eritasuna daukan pertsona batek bizitza baliagarria eta produktiboa egin dezake, broteak nahiko ongi kontrolatzen baitira tratamenduarekin eta tartean ez baita sintomarik izaten.

Sarritan gertatzen da?

Ez da sarritan ikusten den gaitza, baina ez da gauza arraroa ere: Espainiako estatuak gutxi gorabehera 70.000 afektatu daude. Baina kezkagarriena da gazteen artean lehen baino eragin handiagoa duela. Liseri aparatuko patologien Espainiako Elkartearen XXVII. Biltzarrean jakinarazi zenez, azken hamabost urteotan bost aldiz ugaritu da Crohn-en eritasuna duten gaixoen kopurua eta ehun mila biztanleko urtean 1-1,5 kasu izatetik, ia 5,5 kasu izatera iritsi gara. Ez dakigu hazkunde hori zerk eragin duen, baina badirudi zerikusia dutela herrialde industrializatuetako ingurumen aldaketek -poluzioak eta kutsadurak- eta elikaduraren aldaketek -elikadurako aditiboen arazoak-. Ez da ahaztu behar hesteak direla ingurumenarekin kontaktu handiena duten organoa, hesteen bitartez sartzen baitira gizakiaren organismora elementu arrotzak. Antzeko zerbait gertatzen da birikekin ere eta asmaren eragina ere areagotu egin da gure gizartean. Crohn-en eritasuna gaztetan azaldu ohi da, 20 eta 30 urte bitartean, eta baita lehenago ere; sexu bietako pertsonei eragiten die eta, bitxia badirudi ere, eragin handiagoa izaten du judutarren artean.

Nola agertzen da Crohn-en eritasuna?

Lehen sintoma ohikoenak sabeleko mina -heste-min erakoa- sarritan komunera joateko premia larriarekin batera. Geroxeago edo aldi berean beherakoa ere agertzen da eta sarritan artikulazioetako minak ere azaldu ohi dira, eta jateko gogoa eta pisua galtzea; sukarra ere agertu ohi da. Sintomen intentsitatea eta larritasuna ez da berbera izaten gaixo guztietan eta koadro arinak eta larriagoak izaten dira. Kasu batzuetan hantura-prozesua ez da hestearen egituratik haratago joaten eta perinean, uzkiaren inguruan edo sabeleko horman fistulak irekitzen dira. Eritasuna kronikoa da eta brote bidez agertzen da, sintomarik gabeko edo sintoma gutxiko garai luzeak eta gaixotasuna larritzen den aldiak tartean direla.

Gaitzarentzat tratamendu eraginkorrik badago?

Crohn eritasuna kontrolatu egin daiteke, baina ez sendatu. Botika pila handia dago eritasuna eramangarri egiteko, baina ez dute sendatzen: salazopirina, aminosalizilikoa, kortikoideak, budesonida, azatiopirina eta berriki infliximab edo antiTNF. Bakoitzak bere indikazio bereziak eta bere efektu sekundarioak ditu eta, beraz, medikuaren kontrol zorrotza ezinbestekoa da. Kasu jakin batzuetan kirurgia ere beharrezko izan daiteke, adibidez hemorragiak, zulatzeak, fistulak edo hesteetako estenosia gertatzen direnean eta konplikazio horiek ager daitezke gaitzean zehar.

Gehienetan kirurgia ezinbesteko izaten da botika bidezko tratamendua broteak kontrolatzeko aski ez denean edo konplikazioak daudenean. Kasu horietan kendu egiten da hondaturiko heste zatia eta mutur sanoak lotu egiten dira (erresekzioa eta anastomosia). Gaitza desagerrarazi dela pentsa daiteke horrela, baina askotan Crohn-en eritasuna berriro agertzen da anastomosiaren (loturaren) lekuan edo handik hurbil.

Dietarekin hobetu daiteke gaixotasuna?

Printzipioz behintzat, eritasun honek ez du hobera egiten elikadura-erregimen zorrotza edo murriztailea ezarri arren. Aitzitik, ez da ahaztu behar edozein gaixotasunetan ere nutrizio egokia funtsezkoa den arren, kasu honetan are gehiago dela; izan ere, Crohn-en eritasunaren ezaugarriak jateko gogoa galtzea, argaltzea, beherakoa, xurgapen txarra etab dira eta horrek nutriente, bitamina eta mineralen defizita sortzen du eta osagai horiek berriro hartu behar izaten dira. Dietak aberatsa eta era guztietako jakiz osatua izan behar du eta gaitza akutu bihurtzen denean, ez da frutarik, barazkirik eta ortuari freskorik jan behar, horien zuntz eduki handiak hesteak narritatzen dituelako. Hobe da kopuru txikitan baina sarri-sarri jatea hiru otordu handi egitea baino. Zenbaitetan beharrezko izan daiteke dieta osatzeko bitamina eta mineralak (azido folikoa, B12 bitamina, D bitamina, kaltzioa...) hartzea, gaitzaren intentsitate eta kokapenaren arabera, eta baita jasotzen den tratamenduaren arabera ere. Gaur egun lakto-baziloek hesteetako hanturan duten eragina aztertzen ari dira eta badirudi nahiko erantzun ona ari dela jasotzen. Olibatik eratorritako landare-olioetan eta arrain urdinarekin loturiko animalia-gantzetan oinarritutako dieta espezifiko bat aplikatzea ere aztertzen ari dira; azido gantzatsu horiek konbinatuta oso emaitza onak lortu dira eta zenbait kasutan gaixotasuna ongi kontrolatzea lortu da. Baina gaixotasun honen inguruan oraindik dauden hutsuneak direla eta, ikerketa sakonak egin beharra dago.

Zergatik gertatzen da Crohn-en eritasuna?

Ez dakigu gaixotasun hau agertzea zerk eragiten duen, baina ultzeradun kolitisean eta Crohn-en eritasunean ere hainbat faktore aipatu izan dira.

Infekzioa. Infekzioaren errua hainbat germeni egotzi izan zaie, baina ezin izan da frogatu ardura horiena denik eta ez dago ebidentzia argirik.

Faktore genetikoak, hereditarioak. Gaixotasun hau ohikoagoa izaten da arraza zuriko pertsonen artean eta bereziki judutar eta jatorri judutarreko familien artean; eta hainbat familiatan kasu bat baino gehiago izaten dira. Horregatik, oso kontuan hartzekoa da transmisio genetikoaren teoria. Gainera, Europan berriki egin den ikerketa batek frogatu du 16 kromosomako gene bat gaitz honi loturik dagoela.

Faktore inmunologikoak. Crohn-en eritasuna eta ultzeradun kolitisa duten gaixoek sistema inmunitarioan gorabeherak agertzen dituzte sarritan, baina ez dago argi gaixotasunaren zergatia hori denik; badirudi horren ondorio izan daitekeela.

Faktore psikosomatikoak. Badirudi estresak ez duela lotura handirik eritasunaren jatorriarekin, baina bai gaitzaren bilakaerarekin: estres egoerak irauten badu, nabarmen okertzen da gaitza.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto