Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Logroñoko eskola publiko batek ikasketa bidaia antolatu zuen Ebroko hondartzara OHOko zazpigarren mailako ikasleentzat. Ikasleekin batera ikastetxeko lau irakasle zihoazen. Goiz batean talde osoa hondartzara joan zen eta hiru ikaslek baimena eskatu zieten irakasleei pedaldun patin bat alokatzeko. Irakasleek baimena eman zieten, ertzetik asko aldendu gabe eta beti lurra ukitzeko eran ibiltzeko baldintzarekin. Ikasleetako batek irrist egin zuen patinetik jaistean eta babes-barraren aurka kolpea hartu zuen gerrian. Gertaturiko kalteengatik, hamar milioi pezetako kalte-ordaina eskatu zioten gurasoek Administrazioari eta honek ezeztatu egin zuen. Auzia Epaitegi Gorenera eramanda, berriro ezetsi zen, izan ere 2001eko abenduaren 3ko epaiaren arabera, Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizunaren izaera objektiboa gorabehera, kaltea biktimaren jokaerak eragin duenean ezin zaio Administrazioari egotzi zorigaitza edo zabarkeria. Kasu honetan ertzera iristean laban egin zuen ikasleak, baina kaltea biktimaren beraren trebetasunik ezak eragin zuela estimatu zen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa