Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Udalak zuzen jokatu zuen diskoteka ixtean

Udal batek diskoteka bat itxi egin zuen kautelazko neurri gisa, soinu handia ateratzen zuelako eta baimendutako mugak gainditzen zituenez bizilagunentzat gogaikarri zelako; bizilagunak askotan kexatu ziren, diskotekak beren patxada eta lasaitasuna eragozten zuelako. Diskoteka itxi eta sei egunera, diskotekako jabeek lokala intsonorizatzeko lanak egin zituztela eta zaratak inguruko etxebizitzentzat gogaikarri ez zirela ikusirik, bertan behera utzi zuen udalak kautelazko neurria. Hala ere, diskotekaren jabeen ustez diskoteka kautelaz ixtea kalte ekonomikoak eragin zizkien legearen aurkako neurria izan zen eta, beraz, epaitegietara eraman zuten auzia. Epaitegi Gorenak, 2002ko urtarrilaren 16ko epaian, ezetsi egin zuen jabeen eskaria, besteak beste diskotekak soinu-mugak gainditu zituelako eta bizilagunei kalte egiten zielako eta udalak hainbat aldiz eskatu arren intsonorizazio lanik egin nahi izan ez zutelako. Epaitegiak dio udalak baduela eskuduntza lokala kautelaz ixtea agintzeko, hori udalaren administrazio ekintza delako, herritarren patxada eta lasaitasunari eusteko administrazioak duen eskubide-betebeharrari erantzuten diona.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto