Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Rafting enpresa erantzukizunik gabe

Rafting-jaitsiera batean,ontzi pneumatikoa haitz batean trabaturik geratu zen. Handik ateratzeko, monitoreak txopara pasatzeko agindu zien bidaiariei eta bultzada bortitz baten bidez, ontzia askatzea lortu zuen. Ur korronte handiaren eraginez ontziak balantza egin eta hiru bidaiari uretara erori ziren. Horietako bi laguntzarako piraguetan jaso zituzten, baina hirugarrena hil egin zen, ustez haitz batekin kolpe handi bat hartuta. Hildakoaren aitak demanda jarri zuen bidaia-txangoa antolatu zuen kirol elkartearen eta monitorearen aurka, baina Epaitegi Gorenak kargurik gabe utzi zituen. Horretarako, Gorenak dio (2001eko urriaren 17ko epaian) kirol ekintza horretan parte hartzea borondatezkoa zela, hildakoak bazuela arriskuen berri eta istripua onarturiko arriskuaren barruan gertatu zela. Gainera, demandatuek ez zutela arriskua areagotzeko ezer egin: erabilitako materialean ez zen inolako utzikeriarik antzeman, ontzia egokia zen eta segurtasun elementu guztiak zituen; norbere babeserako materiala ere kalitate handikoa zen, laguntzarako ekipoak zuzen jokatu zuen eta monitoreak ontzia askatzeko egin zuen maniobra ere zuzena izan zen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto