Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auto berri batek akatsak baditu, dirua itzultzea eska daiteke

Auto berri bat erosi nuen baina paperak egin eta jasotzera joan aurretik, saltokiko saltzaileak deitu zidan esanez ibilgailua akastun iritsi zela, "argitxo bat" pizten zitzaiola, pieza bat falta zutela eta eskatu egin behar zutela. Handik egin batzuetara berriro deitu zidan, pieza hori ez baina beste bat zela esateko eta Espainian agorturik zegoenez, Alemaniara eskatu behar zutela. Matxura zehazki zein zen azaltzeko eskatu nien, hori konpontzeko zer egingo zuten eta ibilgailuaren portaeran, kontsumoan, potentzian eta motorraren funtzionamenduan zer eragin izango zuen. Prozesu luze baten ondoren, erantzun partzial bat jaso nuen: pieza aldatu egin zuten, baina akatsak bere horretan jarraitzen zuen; motorrera airea bidaltzeko hodietan zegoen orain arazoa. Oraindik seinalea baino ez dut eman, autoa ez dut ikusi ere egin eta dagoeneko bi konponketa egin dizkiote. Jadanik ez dut nahi. Uko egin diezaioket jasotzeari? Kalte-galerak eska ditzaket?

Salerosketa kontratu baten bidez saltzaileak gauza jakin bat entregatzen dio erosleari eta erosleak prezio bat ordaintzen du horren truke. Kode Zibileko 1258 artikuluak dioen moduan, kontratu horrek ondorio guztietara behartzen du saltzailea, fede on, erabilera eta Legearen araberakoak baldin badira. Kasu honetan salerosketaren xedea marka eta modelo jakin bateko auto bat da, berria, egoera perfektuan eta berezko dituen prestazio guztiak betetzeko gai dena. Horrenbestez, jatorrizko akatsak dituelako konponketak egin beharra izan duen ibilgailu bat eman bada eta, gainera, ordezko piezarik ez dagoelako horrenbesteko atzerapenez entregatu bada, saltzailearen betebeharra ongi ez dela bete kontsidera daiteke. Kasu honetan, egindako konponketei eta ibilgailuaren egoerari buruzko idatzizko dokumentazioa eskatu behar zaio saltokiari, autoaren identifikazioa argi eta garbi jarrita. Garrantzitsua da dokumentazio hori gordetzea, ibilgailua hartzearekin konforme egon ala ez, baliozkoa izango baita kasu guztietan.

Ibilgailua onartu eta garantia epean zehar berriro akatsak eta matxurak agertuko balira, aurreko konponketei buruzko probak edukiko dituzu eta aukeratu egin ahal izango du: prezioa itzuli eta kalte-ordaina ematea eskatu edo autoaren ordez berria hartzea. Hala ere, bezeroa autoaren egoera onaz fidatzen ez bada eta entregatzea oraindik ere atzeratu egiten bada, egoera onean dagoen beste ibilgailu bat ere eska daiteke idatziz, edo nahiagoa baldin bada, ordaindutako kopuruak itzultzea eta egiazta daitezkeen kalte-galera errealak ere ordaintzea. Salerosketa kontratuan edo aurre-kontratuan hitzarturiko baldintzak aurrez egiaztatzea komeni da. Oso komenigarria izan daiteke abokatu batengana edo Kontsumitzailearen Informaziorako Bulego batera joatea, epaiketaz kanpoko gestio horiek egiteko.

Azken buruan, auto saltokia epaitegietara eraman daiteke, baina kontuan izan behar da garrantzitsua dela gorabehera guztiak, jatorrizko akatsen izaera eta garrantzia eta atzerapena frogatzea. Kasu honetan saltzaileari kontratua ongi ez betetzea egotz dakiokeela pentsa daitekeen arren, akatsa dagoeneko konpondu dela erabaki dezake epaitegiak eta ibilgailua erabilera onerako egokia dela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du