Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ospitalea behartuta dago zakurraren hozkada salatzera, jabeari egin arren

Ospitaleko larrialdi zerbitzura joan nintzen etxeko txakurrak hozka egin zidalako; lotu gabe zetorren zakur batengandik askatzen saiatu nintzenean egin zidan haginka. Handik hilabetera epaitegiko jakinarazpen bat jaso nuen, deklaratzera joateko eta joan ezean edo horretarako arrazoirik alegatu ezean, isuna jarriko zidatela ohartarazi zidaten. Zilegi da beste pertsona edo entitate batek nire baimenik gabe salaketa jartzea?

 Delitu diren gertaerak salatzea, zilegi ez ezik betebeharra da edozein hiritarrentzat, gure justizia tradizionalaren arabera. Kaltetua edo horren ordezkaria ez den norbaitek aurkeztutako salaketak prozesu penala abiaraz dezake, baina delitu publikoak bakarrik zigor daitezke kaltetuak berak salatu gabe; eta delitu pribatuak eta erdi-publikoak zigorgarriak dira partikular ofendituaren eskariz. Delitu pribatuak dira kalumnia edo irainak, eta delitu erdi-publikoak eraso, jazarpen eta sexu-gehiegikeriazko delituak, sekretuak azaleratu edo jakinaraztea, funtzionario, agintari edo agintaritzako agenteen aurkako kalumnia edo irainak, familia abandonatzea, zuhurgabeziaz eragindako kalteak eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko eta kontsumitzaileei egindako delituak. Azkenik, delitu publikoak (edozein pertsonak sala ditzakeenak) Kode Penalak sailkaturiko gainerakoak dira: zakurrak hozka egitea horien artean. Aurrekoa kontuan izanda, ospitaleak bere eginbeharra bete du lesioen berri epaitegiari ematean, lesio horiek eragin zituzten gertakariak delitu izan diren eta ospitalean trataturiko pertsona biktima kaltetua izan daitekeen argitzeko. Horregatik, epaitegiak zitazioa bidaltzen du deklaratzeko, biktimak ekintza legalak hasi nahi baditu ere; baina kasu honetan deklaratu bakarrik egin dezakezu, bistan denez ez baituzu zeure buruaren aurka deklaratuko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto