Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Kondairak dioenez, 70eko hamarkadan Estatu Batuetan lurrezko bideetan zehar bizikletaz ibiltzen hasi zen lagun talde bat
Kondairak dioenez, 70eko hamarkadan Estatu Batuetan lurrezko bideetan zehar bizikletaz ibiltzen hasi zen lagun talde bat. Ideia Europara esportatu zen eta ziklo kroseko bizikletetara egokitu, bizikleten hagun meheen ordez zabalagoak jarri eta pisua gehituta, makinarengan kontrol handiagoa eta mendian azkarragoa izatea lortzeko. "Etxeko" modelo haietan abiatu zen mountain bike edo mendiko bizikleta izendatu zen bizikleta kontzeptu berriaren jatorria. Horren arrakastaz ez dago inolako zalantzarik dagoeneko: 1985az geroztik mundu guztian saldutako bizikleten %60 mendikoak dira, lurrezko bide edo bidexkatan zehar horien erdia baino ibiltzen ez bada ere. Mendiko bizikletak ere ez dira atzera geratu aurrerapen teknologikoetan eta material arin eta trinkoagoak ikertu dira bizikleta horiek egiteko. Horrela, aluminiozko koadroak erabakigarriak izan dira bizikleta mota hau herrikoi egiteko eta merkatuko erregina bihur dadin.
Mendiko bizikletak erosoa izan behar du batez ere eta ibiliko duen pertsonarentzako koadro egokia eduki beharko du. Bi aukera eskaintzen ditu merkatuak: serieko makina hautatzea edo neurrira eskatzea. Seriean egindako bizikleten gamarik merkeena, altzairuzkoa beti, 155 euro inguruan dabil. Baina bizikletak neurrira enkargatzeko joera nagusitzen ari da: 350 eurotik abiatu eta katalogoan aukeratzen dira koadroa eta gainerako elementuak. Denda espezializatuek hibridoak egiteko aukera ere ematen dute: serieko bizikleta bat oinarri hartuta, kontsumitzailearen gustuen arabera aldatzen dira pieza edo elementuak. Hautatzen den era hautatzen dela, saldu osteko zerbitzua izatea edo gutxienez hitzartzea komeni da, bizikleta erabiltzen hasi eta 30 egunera piezak doitu beharra izaten baita.
Koadroa Bizikleta muntatzeko erabili den egitura edo xasisa da, eta gainerako guztia baldintzatzen du: pisua, altuera eta erresistentzia.
Datu garrantzitsua: markako koadroek bizi guztiko garantia izaten dute fabrikazio akatsen aurka.
Multzoa
Balaztatu, abiadura aldatu edo ibiltzeko aukera ematen duen pieza multzoa. Honako hauek ditu: pinoientzako atzeko deskarriladorea, platerentzako aurrekoa, kanbioen eragileak, pinoi-jokoa, palanka eta plateren jokoa, balazten multzoa (zapatak, eskutainak, etab.) eta mazoak eta errodamenduak.
4 linea bereiz daitezke (zenbait eta martxa gehiago, orduan eta prestazio hobeak):
Multzoaren atal guztiak modelo eta fabrikatzaile berarenak direla egiaztatzea komeni da, multzo "nahasiko" bizikletak ere izaten baitira eta horietan, bistan diren piezak modelo onenenak izaten dira eta gainerako guztiak linea merkekoak.
Beste piezak
Jarlekua: modelo zabalak eta barrutik "gelezkoak" direnak meheak baino merkeagoak izaten dira (finak gogorragoak eta lehiaketarako egokiagoak izaten dira).
Eskulekua: posizioa aldatu egin daiteke gorputza tenteago eramateko. "Palomita" erakoa aukera ona da. Esponjazko eskumuturrak erosoagoak dira.
Balaztak: ahal bada aluminiozkoak.
Itxitura azkarrak: gurpil bietan eta jarlekuaren hodian.
Jarlekuaren hodia: txirrindulariak behar duen altuerara arte jasotzeko bezain luzea izan behar du.
Gurpil-azalak: leun eta finenak asfalto gainean ibiltzeko izaten dira. Lokatzetan ibiltzeko eta igoeran lurrari heltzeko, garrantzitsua da marrazki ona edukitzea.
Hagunak: aluminiozkoak izan behar dute.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa