Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Basoen Babespenaren Egiaztagiria: Basoak errespetatu eta zaintzeko nazioarteko bermea

FSC etiketak egurra gizabidez eta ingurunea errespetatuz ustiatu dela bermatzen du

  Gure planetako azal urgaineratuaren %28 inguru basoak betetzen du. Baso azalera horren bi herenetan merkatuan saltzeko egurra ekoiztearen ondorioz, azalera berdeak gizabidez beste aldera gestionatua edo, areago, gehiegikeriaz nahiz legez kontra ustiatua izateko mehatxua du gainean (egur tropikalez ari garela, batik bat). Basoak zaintzeko premia gorriaz jabeturik, egurraren sektorearen garapen iraunkorra bideratu eta babesteko oinarrizko baldintzak mundu zabaleko 25 estatuk aldarrikatu zituzten 1996 urtean. Horrelaxe osatu zen egun Basoen Babespenaren Egiaztagiriaren sortzailea: Basoen Administraziorako Kontseilua (nazioartean, FSC), alegia. Egiaztagiri hori betetzea nahitaezkoa ez den arren, merkatuan nagusitu egin da, Munduko Bankak aginduz arestian eginiko azterketak egiaztatu duen bezala. Azterlanak dioenez, "ekoizpen prozesu arduratsuan jardun dutela froga dezaketen enpresek abantailak izaten dituzte lehiakideen gainetik". Kontsumitzailea gero eta argiago ikusten ari da arboladun logotipoaz markaturik datozen produktuek -nabarmenki garestiago izan gabe- ingurumena errespetatzen dutela eta egur horren jatorria zuzena dela. Aldi berean, "ebakitako zuhaitz bakoitzeko beste bi landatzen ditugu" edo antzeko esakuneen bidez hainbat enpresak nahasketarik sor ez dezaten ahaleginetan dihardu FSC erakundeak: jakina denez, horrelako 80 esamoldetatik hiruk baizik ez omen dute oinarririk.

FSC, marka erregistratua

FSC etiketa edo marka erregistratuari esker produktu baten sorburua eta kalitatea inongo zalantzarik gabe ezagut dezakegu, ustiapen prozesu osoa gizabidez bete dela bermatzen baitigu. Horrez gainera, natur baliabideen -kasu honetan, basoen- iraupen eta babespenaz kontzientzia sustatu egiten du. Kontseiluak zaintza-prozesu zorrotz-zorrotzak betearazi ez ezik, mundu zabaleko agentzia egiaztatzaileen eginkizuna bermatzen du. Agentzia horiek, bere aldetik, pertsonal tekniko espezializatuaren bitartez, era guztietako basoen eta arbola-sailen egiaztagiriak egiten dituzte.

Egiaztagiria eskuratu nahi duten enpresek oinarrizko hamar baldintza bete behar izaten dituzte: "Dekalogo Berde" ezagunean baso tropikalak, epelak, borealak eta arbola-sailak sartzen direlarik, herri indigenek beren eskualde, lursail eta baliabideak eduki, erabili eta antolatzeko eskubideen lehentasuna aldarrikatzen da. Era berean, basoko langileen eta tokian tokiko komunitateen ongizate sozial eta ekonomikoa hobetzeko obligazioa ere lehenesten du Dekalogoak, basoak eskaintzen dituen etekinak bideragarritasun ekonomikoaren bermetzat harturik.

Laburbilduz, inguruneko eraginari garrantzia kendu egiten dio, baso garapen orok aniztasun biologikoa eta honi dagozkion balioak, ur-baliabideak, lurrak eta ekosistema hauskor eta bakarrak, paisaiak, etab babestu behar dituela aldarrikatzen duelarik. Bukatzeko, baso naturalak mantentzeko konpromisoa bereganatua du, hau da, ondo garatutako lehen zein bigarren mailako basoak eta ingurumen, gizarte zein kultura alorretan garrantzizkoak diren tokiak mantentzeko betebeharra onesten du. Arbola-sailek, egur sortzaile legezko bakarrak diren aldetik, etekin sozial eta ekonomikoak eman behar dituzte eta, aldi berean, baso naturalen gaineko presioa arindu behar dute, hauen kontserbazioa eta zaharberritzea sustatu bitartean.

Borondatezko egiaztagiria

FSC ezarpen ofizial edo arantzel-eragozpena ez den arren, bezero eta kontsumitzaileek hala eskaturik (erosten dituzten artikuluak behar bezala kudeatutako basoetakoak izatea nahiago baitute), geroz eta enpresa eta herrialde gehiagok horrela jokatzea onartu beharra ikusten dute. Horrela bada, merkaturaino iritsi aurretik, Kontseiluak adierazitako bi bideak bete behar dira: basoen egiaztapena (estatu zein nazioarte mailan hitzarturiko estandarren araberako maneiua eta beste hainbat alderdi jasotzen dituena) eta "Zaintza Katea" deritzon prozesua, hau da, produktu baten iturria egiaztatzea: basotik hasita, azken erabiltzailearen eskuraino iritsi bitartean, egurrak iragan dituen fase eta urrats guztiek osaturiko ibilbidea. Jarraipen hori beste nornahiren independentziaz egiaztatu denean bakar-bakarrik eraman dezake produktuak FSC marka erregistratua.

Arbola, ekologi ikurra

Kontsumitzaileak erraz ezagut lezake egiaztaturiko egur edo produktua: FSC siglen gainetik agertzen den zuhaitz edo arbolatxo baten ikurra izango du. Zigilu hori produktuan bertan inprimaturik, materialean markaturik edo produktuari erantsitako etiketan ager daiteke, produktuaren jatorria xedatzen duen erregistro zenbakia daukala. Baso ustiakuntzak eta transformazioak egonkortasunezko irizpide argi eta zuhurren arabera egin direla bermatzen du egun FSC markaren ikurrak zintzoen.

Zigilua ezartzea eragiten duten kontsumitzailearen jarrerak

Jarrera ekologista eta iraunkorrak sustatzeko jarrera eragileagorik gutxi-gutxitan har dezake kontsumitzaileak, are eta gutxiago bere zaletasunei merkatuak men egingo diela jakinik. Eskakizun soil batzuei esker -Munduko Bankak berretsi duenez-, behingoz bederen errentagarri gertatzen da ekologian inbertitzea. Hona eskakizun xume horietako batzuk:

  • Egurrezko eta deribatuzko produktuetan (altzariak, oholak, parketa) bila ezazu FSC zigilua.
  • Hori aurkitu ezean, egin ezazu iradokizuna merkataritza-gune horretako posta-ontzian.
  • Egurrezko produktua erosi aurretik, jaso ezazu informazioa jatorrizko herrialdeaz eta bertan egiten den baso ustiakuntzaz.
  • Egurrezko produktuak eskuratzean (egur tropikalezkoak batez ere, orain moda-modan jarri baitira), eskatu dendariari erauzitako egurraren legezkotasuna bermatzen duen agiria.
  • FSC egurra eskatzeaz gainera, eska itzazu basogintzaren ustiaketa zuzena egiten duten espainiar basoetako egurra daukaten altzariak eta deribatuak.
  • Zabaldu zeure ingurukoen artean informazioa basoen problematikaz eta FSC produktuak kontsumitzeko garrantziaz.

Espainiaren baso azalera

Adena gobernuz kanpoko elkarte ekologistak emaniko datuen arabera, Estatu espainiarrean geroz eta egur gehiago dago, baina baso gutxiago, egunik egun. Espainiako Basoen Bigarren Inbentarioan (1986 eta 1996 urteen artean egina) kalkulatu zenez, zuhaitzez beteriko azalera 10.625.698 hektareako hedadura zen arren, basoen erdiek baino gehiagok arbola-dentsitate urria dute. Azaleraren %10 eta %15 bitartekoa soilik jo daiteke baso trinkotzat, hau da, guztirako hedaduraren %3 baizik ez. Zuhaitz autoktonoak 105 badira ere, 80 espeziek baizik ez dituzte egiazko basoak osatzen: izeidiak, artadiak, era askotako pinudiak, miteragak, zumardiak, sahastiak, etab. Fauna- eta flora-molde asko baso-mota horietako bakar bati loturik daudenez, bizirik iraungo dute baldin eta baso horiek osasuntsu mantentzen badira. Egurraren negozioak (altzari sektorea barne) Estatu espainiarrean urtean 1.500 milioi euro mugitzen du eta berrehun bat mila lagunentzako lana sortzen du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto